Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Organikoa
Ezagutzen ditudan teknika, metodo edota sistema guztiek gauza bera bilatzen dute aktorearengan. Eszenan dagoena organikoa izatea, hots, aktorearen organizitatea.
Eszenan dagoen aktoreak bere energiarekin bizia hedatu behar du. Gorputza eta bere atalak ezin dira hilda egon. Larrua jotzean, gorputzeko atal guztiekin sentitu behar den moduan. Eta ez bakarrik eskuekin edo buruarekin. Buruko ile puntetatik hasita oineko behatz txikira arte sentitu behar da, bizi behar da.
Sarritan gertatzen da, eszenara ateratzen garenean, bat-batean gure gorputzak ortopedikoak bilakatzen direla. Ikuslearen begiradak shock batean bezala utz gaitzake. Ikusleriaren energia oso indartsua da, eta guri dagokigu indar hori bideratzea.
Jar ditzagun eszenan lau aktore eta animalia bat; txakur bat adibidez. Publikoak nori begiratuko dio? Txakurrari. Guztiok egongo gara txakurraren mugimenduari begira. Zergatik? Ez dakigulako zer egingo duen. Txakur hori hemen eta orain dago. Eta horrek ematen dio indar berezia eszenari. Hori da aktore batek lortu behar duena. Hemen eta orain egotea, bizirik egotea, organikoa izatea, animalia bat bezala.