Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurre-adierazkortasuna
Imajina ezazu begien aurrean alfonbra edo tapiz persiar bat dugula. Bere irudi, forma eta koloreek liluratzen gaituzte. Guk azken amaitua ikusten dugu. Baina tapiz horren azpian dagoen lana ikaragarria da. Hainbat loturek, hainbat materialek, hainbat kolorek osatzen dute guk ikusten dugun azken emaitza.
Aktorearen lanean berdina gertatzen da. Ikusleak azken emaitza ikusten du. Pertsonaiaren adierazpena, eta horren atzean dagoen lanari deitzen zaio aurre-adierazpena. Aktoreak adierazpen hori gauzatzeko aurre-adierazpenarekin egin behar du lan. Antzerki antropologiak aurre-adierazkortasun horiek aztertzen eta lantzen ditu.
Espresibitatea edo adierazkortasuna, aktoreak antzezten edo jokatzen duena da. Aurre-espresibitatea edo aurre-adierazkortasuna, aktoreak egiten duena da.
Gomendagarria da Odin Teatreteko zuzendari den Eugenio Barbaren teoria eta lanak irakurri eta ikustea. Bere ezagutzak aktorearen arteari dagokionez izugarri interesgarriak dira.
Antzerki antropologiaren aurre-adierazkortasun printzipioak hauek dira: orekaren aldaketaren printzipioa, oposizioaren printzipioa, inkoherentzia koherentearen printzipioa, omisioaren printzipioa, xurgatzearen printzipioa, baliokidetasun-printzipioa eta energiaren tenperaturaren printzipioa. Hala ere, artedramaren ikerketak eta bilaketak aurrera darrai eta printzipio eta ezaugarri berriak idoro daitezke. Printzipio hauek antzerki tradizio ezberdinetan ematen dira, eta aktorearengan dute eragina. Ikasitakoak asimilatu ondoren, nire lanean, beti izaten ditut kontuan printzipio hauek. Aktorearen mekanika ulertzeko erabakigarriak dira.