Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Fusioa
Bielefelden, Alemanian nengoen, Odin Teatretek antolatutako ista (International School of Theatre Antropology) topaketetan. Goizetan, Eugenio Barbak bere ikerketen eta gogoeten inguruko erakustaldiak egiten zituen. Goiz batean, Kanichi Hanayagi, nihon buyo antzerki formako aktorea eta noh teatroko Akira Matsui aktorea elkartu zituen. Bi aktoreekin dramaturgia posible bat eraikitzea zen bere asmoa. Hau da, istorio bat kontatzea bi antzerki-dantza tradizio ezberdin fusionatuz. Japoniako bi aktoreak erotu egin ziren delako istorio hori kontatzeko. Aktore bakoitzak egiteko molde, erritmo, forma eta kode ezberdinak zituen eta oso zaila zen uztartzea. Musikak ere ezberdinak ziren. Euren saiakera ikustea ederra zen, jolas bat, baina Japoniako tradizio ezberdinetako maisu eta jakitunek hori jakin izan balute, eskuak burura eramango zituzten. Guretzat, ikusle ginen partetik, jolas hura ikustea bikaina zen. Gure ezjakintasunetik izugarri ederra iruditzen zitzaigun. Are ederragoa izan zen, Odin Teatreteko aktoreak biolina jotzen eta abesten hasi zirenean, beste bi aktoreak euren mugimendu eta dantzarekin jarraitzen ikustea. Gu mendebaldeko kulturatik gentozenez, gure bihotzak, nolabait esatearren, musika hori identifikatzen zuen eta hurbilagokoa zitzaigun ikusten genuena, eta ez Kunitoshi Kineyak jotzen zuen shamisen tradizioko gitarra hots monotono eta kirrinkari hura.
Urduńan, Bizkaian, antzerako esperimentu bat egitea bururatu zitzaidan. Antzerkiola Imaginarioak antolatutako Nazioarteko Topaketak ziren, eta bertara gonbidatu genuen nire Indiako gurua zen Haridasan, Kalamandalam kathakali antzerki-dantzako maisua. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicente Oreka txko lagunak ere gonbidatu genituen. Elkarrekin jarri nituen jolasean. Ez dut ongi gogoratzen zein zen ekintza baina eszena bat planteatu nien. Orekakoak hasi ziren txalapartarekin ttakuna jotzen eta hor etorri zen Indiako maisuaren ezina. Berak ezin zuen erritmo estruktura horietan bere inprobisazio saioa egin. Beraz, oinarriak aldatu zituzten. Haridasanek markatu zien Orekakoei erritmo edo thalam jakin bat, chempada deitzen zaiona:
Eta orduan bai, txalapartariak Indiako erritmo horiek jotzen hasi ziren eta Haridasanek eszena bat egin ahal izan zuen, txalaparta soinuen laguntzaz. Baina hura ez zen txalaparta, ez zen ttakuna. Eta ez zen kathakalia ere.
Tradizioa uztartzen denean, forman bakarrik gelditu eta atzean dagoen benetako urtetako jakinduria eta sinbolika guztia pikutara botatzeko arriskua dago. Errespetua zor zaio tradizioari eta aldaketa, edo beste tradizio edota formen arteko fusioa urtetako lan baten ondorio izan behar da. Hortik, agian, tradizio berriak sor daitezke, forma, funtzio eta sinbolika berriak. Gero, komunitateak onartu eta bere egiteko.
Bat nator, Urbeltzek eta Lukuk sarritan erabili izan duten Zuberoako esamolde honekin: “Ahaire zahar huntan bi bertset berririk”.
Nondik gatozen jakin behar da, nora goazen jakiteko.