Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Dejabu Panpin Laborategia
Ainara Gurrutxaga kazetari ezagutu nuen urte batzuk lehenago. Antzerkiolakook Bilboko Errekalde auzoko Larraskitu kalean genuen lokalean egin genuen hitzordua. Ainarak garai hartan Argia astekarian idazten zuen eta gure taldeari buruzko erreportaje bat egin nahi zuen. Egia esateko, ohikoak ez ziren galderak pausatu zizkidan. Ongi dokumentatua zetorren, eta gure lanarekiko interesa nabari zitzaion.
Oreretan bada elkarte bat Mikelazulo deitzen dena. Ez dut ondo gogoratzen zein bakarrizketarekin joan nintzen. Gogoratzen dudana eman ziguten tratua da eta, nola ez, eman ziguten afaria. Horren guztiaren bultzatzaile eta erruduna Txokolo zen, Ainararen aita. Euskal Herria txikia da eta elkarri pista jarraitu genion. Bilboko San Francisco auzoan Ritos ematen genuela eta Ainara etorri zen egiten genuena ikustera. Berarekin Urko Redondo zegoen.
Ainarak Kazetaritza eta Urkok Pedagogia ikasi zuten. Londresen eman zituzten urte batzuk antzerkia ikasten. Ainarak, London International School of Performing Arts eskolan ikasi zuen eta Urkok London Puppet Schoolen. Aulestiko bigarren urteko topaketetara gonbidatu genituen biak. Gogoetarako eta elkartrukerako baliatu genuen urte hura.
Euren lehen lana ikusi nuenean antzerkia egiteko izugarrizko dohainak, sentsibilitatea eta mimoa zutela iruditu zitzaidan. Aulestira Gizona ez da txoria obrarekin etorri ziren, eta bikoteak, Ander Fernandezen musikarekin batera, lan ederra eskaini zion Aulestiko publikoari. Erabat harrapatu ninduten eta eurekin lan egiteko gogoa piztu zitzaidan. Elkarrekin egin genuen lehen lana Piarres Larzabalen Ibañeta antzezlana izan zen. Sorkuntza prozesua Kristiane Etxaluzen etxean pasatu genuen, eta errepikak Izuran egiten genituen. Urko eta Ainararen lana izugarria izan zen taldearekin, eta hor ohartu nintzen elkarrekin lan egiteko aukera zegoela. Antzerkiola Imaginarioarekin sortutako Babiloniako loreak obran ere laguntzea eskatu nien, eta zuzendari laguntzaile aritu ziren.
Egiteko modu batzuetan adostasunak genituen, eta elkarrekin lan egitea posible zela ikusita Fuchs anaiekin planifikatzen hasiak ginen proiektu berri batean Oreretako Dejabukoak taldean sartzea proposatu nuen. Hirukoak indar bat emango zion taldeari: Artedrama Bizkaian kokatua, Fuchs anaiak Nafarroa Beherean eta Dejabukoak Gipuzkoan.
Horrela etorri zen lehen koprodukzioa, Errautsak deitu geniona. Hiru taldeen arteko alkimiak ondo funtzionatu zuen eta bigarren bat egiteko aukera ikusi genuen, Hamlet. Are gehiago, hiru urtean behin elkartuko ginen hiru taldeak elkarrekin sorkuntzak plazaratzeko. Euskal Herri osoan aritu ginen, eta hurrengo lanak ere etorri ziren: Francoren bilobari gutuna eta Zaldi urdina. Aktore berriak hartzen genituen aldiro lanerako, baina muina berdina zen.
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako Joseba Sarrionandiaren ipuin laburretan oinarrituko bi pieza sortu genituen baita ere, adin ezberdinetako umeentzako prestatutako bi emanaldi ezberdin. [43] Hik Hasikoak argitaratu zuten liburua eta elkarlanean aritu ginen haurrentzako ikuskizun berezi hau prestatzen. Txosten pedagogiko bat ere bazegoen, eta haurrak gurekin batera pentsatzera gonbidatzen genituen. Horregatik, emankizuna berezia zen. Hogeita hamar-berrogei umek parte har zezaketen ikuskizunean eta egunean hiru emanaldi egiten genituen. Ideia ona zen eta, bere neurrian, funtzionatu zuen. Berez, normalena, ikuskizun batean ahalik eta ume gehien sartzea izaten da, baina guk ez genuen horrelakorik nahi. Ikuskizunaren mundua ez zen gure mundua. [44]
Dejabukoek euren antzerkia, euren marka dute. Antzerkia modu berezian bizi dute, eta hori egunerokotasunetik eta betiko moldeetatik ihes egiteko beharrezkoa da. Haize pixka bat gure herriko antzerkiarentzat.