Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Casting-ik ez
Ez naiz nire bizitza profesionalean casting asko egin duen horietakoa izan. Zenbat egin ditudan? Bospasei, ez askoz gehiago.
Gogoratzen dut Picassori buruzko serie edo pelikula bat egin behar zutela eta hara joan nintzela Ciprirekin, castinga egitera. Betiko galdera inozoak egin ondoren, garaiera aldetik mutil txikiak bilatzen ari zirela esan ziguten. Orduan, aulkian geundela, Cipri eta biok gutxika-gutxika aulkian txikitzen hasi ginen, ia-ia urtu arte. Gero eta txikiagoak ginen. Gero esan ziguten Picassok begi handiak zituela, eta hori entzundakoan begiak zabal zabalik begiratu genion casting zuzendariari, “Ez zara konturatzen pare-parean duzula Picasso, motel!” esanez bezala.
Eta ez, ez zen konturatu. Ez ziguten deitu, eta horretan geratu zen abentura.
Hor erabaki nuen ez nintzela etxean geldituko inork deituko zain. Besterik ez bada, kalera aterako nintzen, baina dei baten esperoan egon ez. Ezta pentsatu ere!