Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amarauna: bideak eta bidaideak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburua izan zen Miren Gaztañaga, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga elkartzeko aitzakia. Ibilbide desberdinetatik zetozen hiru aktore ziren, baina antzerkiaren zein generoaren hausnarketaren inguruan partekatzen zituzten hainbat ikuspegigatik batu ziren. Uxue Alberdi, Sylvia Plath, Mari Luz Esteban, Danele Sarriugarte eta beraien testuetan oinarritutako Euli-giro ikuskizuna izan zen euren lehen proiektua, eta horrela sortu zuten 2014. urtean Kamikaz kolektiboa. [68]
Amancay prentsaren bidez jarraitzen nuen. Pertsonalki, Azpeitiko Soreasu antzokian ezagutu genuen elkar antzezlan baten ondoren. Hortik aurrera, bere lana hurbilagotik jarraitzen hasi nintzen. [69] Elkarri pista jarraitzen genion eta, memento batean, zerbait egin ahal genuela ikusi genuen. Bi urteko lan prozesua eraman genuen eskuz esku eta, azkenean, Artedramaren ekoizpenarekin Atzerrian lurra garratz zuzendu zuen, Huts Teatroaren laugarren antzerki lana izango zena. Ikasketa bat izan zen denontzat. Laura Penagos aktore kolonbiarraren bizipenak eta intuizioak taula gainera eraman genituen. Pandemia garaian mila zailtasun eta eragozpen izan bagenituen ere, lortu genuen lan eder bat burutzea eta plazaratzea. Amancayren begiradak eta ekarpenak ikuskizuna borobildu zuen.
Ekuadorren, kitxua hizkuntzan bada amodio istorio bat lore baten inguruan. Lore horren izena Amancay da. Bihotza sendatzen duen lorea omen da.