Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Saguzarrak lotan daude
Jon Gerediagaren Yuri Sam. Otoitza antzezlana poema honekin hasten zen:
Ixo!, Ixo! saguzarrak lotan daude
amets erotikoak franko dituzte saguzarrek eta
ixo! arren, lotan daudela.
Zeintzuk dira haien begiak,
begi xume itsuak badituzte,
begiak.
Zein da haien norabidea
noraeza ez bada,
noraeza.
Zein da haien iparra
hegoak ez badira,
hegoak.
Zein da haien metafisika,
metafisikarik badute,
ez badute.
Ixo! Saguzarrak lotan daude.
Poema horren off-eko ahotsa pertsona berezi batek egitea nahi nuen, eta aukeratu nuen pertsona berezi hori Mikel Laboa izan zen.
Donostiako Costa Vasca hotelean finkatu genuen hitzordua. Bazirudien konspiratzen ari ginela, izan ere, hallean ordu berean ezker abertzaleko mahai nazional guztia agertu baitzen. Ai ama! Baina ez zen hitzordu bera!
Mikel agertu eta denbora luzea eman genuen hizketan. Ez dakit zergatik, baina Lekeitio aipatzen zidan etengabe. Gerra garaiko Lekeitio. Nola ikusi zituen gerra hegazkinak Gernikara bidean. Izua. Eta gero testuari begiratzen zion eta bista maputxeen idatzietara joaten zitzaion.
— Zer da hau? —galdetzen zidan.
— Mapudungun da —erantzuten nion nik— maputxeen hizkuntza.
— Eta zer dira?
— Ba, hango matxiek (xamanek) egiten dituzten otoitzak.
— O! —harriduraz begiratzen zuen testua eta ahots altuan irakurtzen hasten zen— Chachai chau ngenechen, Theffa thamí kethran… —Lekeitioak bezalako beste pieza bat egiteko bidea aurkitu izan balu bezala.
Poemaren grabaketa egin zuen eta, gainera, sehaska-kanta bat balitz bezalako abesti bat osatu zuen. Izugarri ederra. Opari bat egin zidan, egin zigun. Eta betiko eskertua egongo natzaio.