Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Stage nazioartekoa
Antzerkiola garaian formakuntzari, ikerketari eta esperimentazioari garrantzi handia ematen nion. Aktore talde multzo handia osatzen genuen eta elkar elikatzea interesgarria zela iruditzen zitzaidan. Baita kanpotik maisuak ekarri eta euren diziplina eta metodoak ikasteko espazio eta topaleku bat sortzea. 2004an ekin genion lehenengoaren antolakuntzari. Denbora eman genuen, batez ere Xabino Alkortak eta biok, Euskal Herri osoan xede horrekin leku bat bilatzen, eta azkenean Urduñan aurkitu genuen. Bizkaiko Aldundiarena zen aterpetxe eder bat zegoen instalazio ezin hobeekin, guk egin nahi genuena gauzatzeko aproposa.
Horrela abiatu ginen formakuntzari, ikerketari eta esperimentazioari irekitako bidean. Bi urtez jarraian egin genituen topaketak. Hor ere, izorratu gintuzten arte. Hitza jan! Hitza pitz! Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako aterpetxea beste ekintza batzuetara bideratzea erabaki zuen eta azken mementoan, guk Hirugarren Nazioarteko Topaketa antolatzeko dena prest genuela, kale gorrian utzi gintuen.
Korrika eta presaka beste leku baten bila hasi eta Berrizen egitea proposatu nion bertako Seve Alava programatzaileari. Udaletxean mugitu beharreko hariak mugitu zituen Sevek eta denbora errekorrean lortu genuen espazio eta baldintza minimoak izatea. Antzerkiola Imaginarioaren Nazioarteko Hirugarren Topaketak Berrizen antolatu ahal izan genituen. Emankorra izan bazen ere, hura izan zen Antzerkiola Imaginarioa moduan antolatu genuen azken Stage Nazioartekoa. 2006. urtean izan zen.