Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Berriatura iritsi baino lehen, Ondarroa eta Lekeitio arteko bidegurutzean dagoen Plazakola auzoan nire lagunek antolatu zuten festa batean erabili nuen lehen aldiz Ander Lipus izen artistikoa. Gau hartan hainbat ekitaldi ezberdin zeuden: Jose Pablo Arriaga eskultorearen gogoetak proiekzioen bidez, Ondarroako Txo kolektiboaren performancea, Anari eta Dut taldeak eta antzerkia. Sarah Saghik idatzitako Un minuto estreinatu behar nuen, eta publikoarentzat prestatutako eskuorrian, talde profesionalek egiten zuten bezala, fitxa artistiko eta tekniko bat osatu nahi nuen. Idazlea, argi zegoen: Sarah Saghi. Afixarentzako marrazkia Mireia Jovellar markina-xemeindarrak egin zidan. Beste guztia, nik. Beraz, izenak asmatu nituen. Zuzendaria Iņigo Ibarra zen, eta aktorea Ander Lipus.
Fernando Pessoaren zale amorratua nintzen. Garai batean tentatua egon nintzen Joseba Sarrionandiak itzulia zuen Marinela testua taularatzeko. Pessoak liluratuta ninduen, eta are gehiago bere izenen jolasak: Alberto Caeiro, Alvaro de Campos, Bernardo Soares eta Ricardo Rei. Gugan dauden pertsona ezberdin eta kontraesanezko guztiak bizitza batean sartzearen ideia hori beti egin zait erakargarria.
Iņigo Ibarrak ez zuen indar nahikorik sortuko zuen abentura berriari heltzeko, eta orduan asmatu nuen Ander Lipus izen artistikoa. Lipus nire Madrilgo Eric lagunaren abizena zen. Bestalde, andere hitza gustatzen zitzaidan. Ander izena jartzea erabaki nuen. Ander Lipus. Bazen Iņigo Ibarra baino zerbait hobea. Iņigoren konplexu, arrangura, amets, ego eta hego, guztiak segada batean saihestu nituen. Tranpa bat eraiki nuen. Tropo bat.
Baina horrekin nahikoa ez eta Pessoa bezala heteronimoak erabiltzeari ekin nion. Ekintza Zuzena aldizkarian idazten hasi nintzen teatroaz eta Enrie Kagots ezizenaz sinatzen nuen, erakusketa eta instalazio batzuk egin nituen eta Augusto Cromlech sinatu nuen. Eta horrela beste hainbat: Irr Buru, Eneko Arbe, Hank Klee… Ez nintzen aspertzen eta nia astintzeko modu dibertigarri bat zen.
Anonimatuak txunditzen ninduen. Eta Bilbok ere bai.