Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Apuntadorerik ez!
Kontxu Odriozola azpeitiar aktorea txikitatik ezagutzen nuen. Gure aitak haren senarrarekin, Imanol Zinkunegirekin, egin zuen soldaduska Burgosen, eta inoiz Errezilgo baserrian egindako egunpasa politak oroitzen ditut. Kontxu izan zen William Layton antzerki laborategiari buruz hitz egin eta bertara ikastera joateko aholkua eman zidana.
Nire gurasoek gonbidatuta, Kontxu eta Imanol Absurdoari buruzko gogoetak ikustera etorri ziren Elgetako emanaldira. Bakarrizketan beste bi lagun eramaten nituen nirekin eta, ezin bazuten, lekuan lekuko besteren batek laguntzen zidan. Batek argiak eta musika eramaten zituen, bigarrenak sarjentuaren ahotsa egiten zuen aretoaren albo batean ezkutaturik.
Sarjentuaren ahotsaz gain, eszenatokiaren aldamenean zegoen laguna beste zerbaitetarako ere baliatzen nuen. Bakarrizketaren zati bat ahanzten zitzaidanean, disimulu handiz eta emozioz beteriko isiltasun sakonak antzeztuz, laguna zegoen izkinara gerturatzen nintzen eta lagunak emeki-emeki xuxurlatzen zidan ahaztutako testuaren zatia. Behin lehen esaldia harrapatuta jokoan jarraitzen nuen, dena emanda.
Kontxu, antzerkia bukatzerakoan, bere izaera adoretsu eta alaiarekin nigana hurbildu zen eta laudorioak besterik ez zizkidan bota. Oso ondo ari nintzela eta lan ikaragarria egiten nuela. Baina memento batean, bazter batera eraman eta suabe-suabe, zera esan zidan:
— Iñigo! Apuntadorerik ez da ja teatroan erabiltzen!
Harrezkero ez nuen apuntadorerik gehiago erabili.