Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
William Layton antzerki laborategia
“Layton Jauna”, hala esaten genion. Gizon zuhurra eta energiaz betea zen, eta bere gorreriak klaseak emateko modua ere berezi egiten zuen. Ariketa baten erdian sartzen zen, eta egundoko iskanbila sortzen zuen. Notak hartzeko blok bat eramaten zuen, zerbait galdetzen zigunean blokean idatziz erantzun behar genion. Eskuetatik heltzen zigun eta ariketetan gertatzen ari zenaren pertzepzioa gugandik pasatu ondoren berari iristen zitzaion, mediumak izango bagina bezala. Bere gortasunak beste gauza batzuk hautemateko eta ikusteko gaitasuna ematen zion.
“Antenak! Antenak jarri behar dituzue”, esaten zigun. “Hemen eta orain!” egon behar ginen. “Zer egiten ari zara? Zergatik?”, berarekin lan egitea oso intentsua izaten zen. New Yorkeko American Theatre Wing eta American Laboratory Theatre-n ikasia, bere influentziarik nabarmenenak Richard Boleslavsky, Maria Uspenskaia, Lee Strasberg eta Konstantin Stanislavski maisuak izan ziren, baina batez ere Sanford Meisner.
Laborategian, Laytonek eraikitako teknika eta interpretazioko klaseak beste irakasle batzuek ematen zituzten, eta berak zuzendaritzako klaseak gidatzen zituen. Horretarako aktoreekin egiten zuen lan. Hasierako bi urteetan entzule bezala joan nintzen, baina hirugarren urtean aktore bezala aritu nintzen, berak eta beste zuzendari batzuek zuzentzen ninduten bitartean. Orduak eta orduak pasatzen zituen eszena bat lantzen. Testua azken detaileraino analizatzen zuen. Urte bakoitzean obra bat aukeratzen zuen, Anton Txekhoven Hiru ahizpak edota Henrik Ibsen antzerkigile norvegiarraren Hedda Gabler izan ziren landutako antzerki obretariko bi. Anekdota gisa, batzuetan, klasearen erdian, gazte denborak oroituz, Marlon Brandorekin bizitako pasadizoak kontatzen zizkigun.
Liburu bat ere utzi zigun: ¿Por qué? Trampolin del actor, bertan azaltzen dira bere lan egiteko metodoaren oinarriak, hizkera arruntean idatzita aktoreok teknika edo metodoa deitzen dugunaren azalpen teorikoak. Hiru urtez izan nuen bere metodo hori ikasteko aukera.
Aktorearen entrenamendua hiru fasetan sailkatzen da. Lehenengoan aktoreek irudi konkretuak eraikitzen ikasten dute eta eszenan zer gertatzen den galdetzen. Horretarako norbere bizitzako bizipenetatik inprobisatzen da. Egoera imajinarioak sortzen dira, baina betiere norbere errealitatetik abiatuz: aktoreak bere burua antzezten du, beste aktorearekin duen harremana egiazkoa da, lekua ere benetakoa da (inprobisazioa gertatzen den lekuan bertan gertatzen da), eta nahiak zerikusia du aktorearen bizitzarekin. Bigarren fasean, aktoreak jada badakienean bere baliabide emozionalak erabiltzen, asmatutako datuak sartzen hasten da: egoera imajinarioa sortzen da erreala ez den beste leku bat erabiliz, aktoreek duten harreman errealetik harreman ezberdin bat eraikiz, eta abar. Hirugarren eta azken fasean, dena imajinarioa da eta aktoreek dena eraiki behar dute, behin betiko eszena bat izango den horretara hurbiltzen diren arte.
Laborategian pasatutako hiru urteak emankorrak izan ziren. Ikasketetara emana nintzen. Normalean goizeko hamarretan hasten ziren klaseak eta hirurak edo laurak aldera bukatu. Sarritan laborategian bertan gelditzen nintzen beste lagun batekin eszenak prestatzen, edota egin behar genuen inprobisazioaren eskema adosten, baita Layton jaunaren zuzendaritza klaseak entzule bezala jarraitzen ere. [8]
Oso gazte joan nintzen Madrilera, klasean ere gazteenetakoa nintzen. Espainiako hiriburuan bizitzearen esperientziak gauza berriak ikusi eta bizitzeko aukera eman zidan, kultura eta mundu berri bat ireki zitzaidan, baina hainbat zaplazteko ere hartu nituen. Inozentzia deitzen den hori ere han galdu nuen, eta laborategiko formakuntzarekin heldutasun zerbait ere hartu nuen. Teknika bat ikasteak aktore bezala ahalduntzera eraman ninduen. Gainera, diziplina eta emaitzetara iristeko lan handia egin behar dela ikasi nuen. Hala ere, gaztea nintzen oraindik, eta asko nuen ikusteko eta ikasteko.