Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Zauriak
Argiaren oroimenaz biziraungo dugu infernuaren zulo hezeetan.
Jon Gerediaga
Peru C. Saban lagunak kontatzen zidan, txikitan, bere gurasoei ondoko galdera hau pausatzen ziela: “Aita! Ama! Mina, desagertzen denean, nora joaten da?”.
Denborak sendatzen omen du dena.
Gazteak ginen eta dena zen utopia. Gazteak ginen eta dena zen altxor, dena zen mina, atsekabea eta samintasuna benetan gailendu ziren arte. Gazteak ginen eta ez ginen tailer txiki batekin konformatzen, horregatik eraiki genuen Fabrika. Gazteak ginen eta jolasteko, ikertzeko eta esperimentatzeko laborategiak ireki genituen. Gazteak ginen eta herriarekin batera gure azken lur zatian dantzatu ginen. Gazteak ginen eta gazte bezala tratatu gintuzten. Antzerkiolaren bukaera iristear zegoen.
John Berger idazlea Livornon (Italian) pertsonalki ezagutzeko aukera izan nuen. Hitzaldi batean botatakoak ez ditut erraz ahaztuko. Lagun bat goizero kopetarekin hormaren kontra kolpeak jotzen ikusi omen zuen. Ahari-topeka, baina hormaren kontra. Pixka bat aztoratuta, lagunarengana hurbildu eta galdera egin zion, “Zertan ari zara?”. Lagunak, aurpegia odolez betea zuela, zera erantzun zion, “Errealitatearen murruak hausten!”.
Hormak eraiki zizkiguten. Hormak eraiki genituen. Eta horma horiek pitzatu behar ziren, arrakalez josi. Ez zen inoren kontra, munduaren kontra baizik. Amets egin genuen, baina errealitatea krudelagoa izan zen.
Zeren eta nork ez ditu bada laztanak, ferekak, musuak, mimoak, hitz gozoak maite? Bilbon ez nituen aurkitzen. Bilbok itotzen ninduen. Bilbotik ihesi joan nintzen. Hil, berriz jaiotzeko.