Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Rara avis
Ikasle nahiko txarra nintzen eta nota oso txarrak ateratzen nituen. Beti pentsatu izan dut eskolan, irakatsi baino gehiago, izorratu egin nindutela. Ez dut jaso nuen hezkuntza sistemari buruzko iritzia plazaratuko, ezta matoi batzuk niganako izan zuten portaera bortitza salatuko. Ez nuen burua ikasketetan, antzerkia egin nahi nuen, eta kito!
Ez dakit zerk piztu ninduen, zergatik nuen antzerkia egiteko gogoa, baina hala sentitzen nuen. Etxean ez zuten begi onez ikusten nik antzerkia ikastearena, baina erakutsi behar nien hori zela egin nahi nuena. Hamazazpi urte nituen. Aitor Zuberogoitia nire herriko lagunarengana jo nuen. Absurdoari buruzko gogoetak bakarrizketa idatzi zidan, bai ondo idatzi ere! Antzerki testuak jorratzen zuen gaia garai hartan pil-pilean zegoen: soldaduska. Intsumisioaren alde borrokan ari ginen gazte asko, eta batzuk kartzela ere pairatu zuten.
Aste kulturala antolatu nuen. Badakit harrezkero Lauaxeta ikastolan aste kultural hori egiten dela eta harrotasun puntu bat ere sentitzen dut horregatik. Aste kulturalaren barruan nire bakarrizketa eskainiko nuen. Eszenografiaren irudia eta afixa egiten Joseba Langara galdakoztar adiskideak lagundu zidan. Emanaldia izugarria izan zen, kristoren txalo zaparrada bildu nuen, eta bereziki, nire arrebaren malkoak gogoratzen ditut, emozioak jota. Antzerkia, eta aste kulturala oro har, arrakastatsuak izan ziren.
Handik gutxira, Lauaxeta ikastolan batu gintuzten guraso eta ikasleak. Bertan ez dakit nongo planetatik etorritako adituek karrera berriei buruz hitz egin ziguten: ekonomia eta enpresa zientziak, zuzenbidea, psikologia… unibertsitatea eta lanpostuak aurkitzeko aukerak. Hitzaldia hasi eta berehala, adituak ikasle baten gogoez mintzatu ziren, antzerkia egin nahi zuela eta hitzaldiaren bukaeran elkartuko zirela harekin eta bere familiarekin hitz egiteko. Karrera hori egitea aukeratu izana berezia zitzaien eta ez omen zuten informaziorik. Nire ama, hori entzundakoan, marmarka hasi zen eta ukondoarekin kolpeak jotzen; “zu izan behar zinen” eta halakoak entzun behar izan nituen.
Hitzaldia bukatu zenean, ikastolako areto nagusia hutsik geratu zen eta bertan bildu ginen beste planetako adituak, irakasle zenbait, gurasoak eta ni. Esan ziguten gaiari buruz ez zekitela askorik eta bi folio ziztrin pasatu zizkidaten informazio gisa. Irakasleek gurasoei esan zieten antzerkia egiteko dohainak banituela eta, agian bai, antzerkia ikastea izan zitekeela nire bidea.
Erdi marmarka, gurasoek nire hautua onartu zuten, baina euren baldintza UBI aprobatzea eta selektibitatea ateratzea izan zen. Ikasturtea bukatu zenean, amari gainditutako notak erakutsi nizkion eta aitari futbol ligan eman zidaten jokalaririk onenaren kopa. Eskatutakoa beteta Madrilera joango nintzen antzerkia ikastera.