Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Footsbarn theatre
Deboth temploa kokatuta dagoen inguru hartan jarri zuten euren karpa Footsbarn Theatrekoek. William Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream (Uda gau bateko ametsa) ematera zihoazen. Harritu ninduen lehenengo gauza: aktoreen seme-alabek kuxin bat eskaintzen zuten, diru gutxiren truk, erosoago egon nahi zuenak ipurdi azpian jar zezan. Diru hori euren eskola ordaintzeko erabiliko zutela jartzen zuen soinean zeramatzaten kartoizko karteltxoetan. Giroa beroa eta atsegina zen, etxean egongo banintz bezala sentitzen nintzen karparen barruan. Ez da gutxi!
Emanaldia hasi zenean, nahiz eta hizkuntza ez ulertu, ekintzaren eta jokoaren bitartez txundituta begiratzen nuen guztia. Gainera dena oso hurbil gertatzen zen. Hurbiltasun horrek obraren barruan sartuta egotearen sentsazioa transmititzen zidan.
Bukatu zenean, ardo batzuk eta pikatzeko zerbait jarri zuten atonduta zeukaten sarreran, eta bertan aktoreekin hitz egiteko aukera zegoen. Hori guztia ikusita, euren karabana edo kamioi batean sartu eta taldeko partaide bat gehiago izateko gogoa eman zidan. Eta hala oihukatzen nuen nire barrunbeetatik: “Eraman nazazue zuekin! Arren! Nik ere zuek bezala antzerkia egin eta mundu berri bat ezagutu nahi dut!”.
Ikuskizunaren kartela erostea izan zen nire kontsolamendu bakarra. Deboth tenpluko inguru haietan agurtu eta utzi nituen karabanako komedianteak. Urteetan, nirekin eraman nuen Footsbarn Theatreren kartela, bizitako esperientzia hura akorduan izateko.
Badira inoiz ahaztuko ez dituzun antzerki lanak, betsarean betiko itsatsita gelditzen diren obrak. Ez dira asko izaten, baina badira.