Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Puck
Miren Gaztańaga irundarrak eta biok hamahiru urtez elkarrekin lan egin genuen. UEUn ematen nuen antzerki ikastaroan eman zuen izena, 1996ko udan, eta bertan elkar ezagutu genuen. Gero, Bilbon kointziditu genuen eta Mina Espazion antolatzen genuen tailerretara etorri zen. Oso gazte hasi zen gurekin, Bilbon Arte Ederrak ikasten zegoela, oraindik bere bide profesionala zein izango zen argi ez zekiela.
8 Olivetti poetiko antzezlanean Puck pertsonaia gorpuztu zuen modu oso ederrean, bere panpina apurtuekin jolasten zuen haur diabolikoa. Eta horrela ekin genion bideari. Antzerkiola itsasontziko eskifaian pertsona garrantzitsua izan zen, aktore lan bikainak egin zituen eta berarekin lan egitea asko maite nuen. Denborarekin, bera ere Antzerkiolako kooperatibako kideetako bat izan zen. [42]
Antzerkiolako garaian Stereo ikuskizuna sortu zuen. Proposamen pertsonala eta indartsua. Horrela aurkeztuko zuen Mirenek ikuskizuna: “Norberaren mugak hausnartu eta haratago joateko beharretik sortua. Publikoa eta pribatuaren arteko joan etorria. Erakutsi eta ezkutatzen denaren artekoa. Maskulinitatea eta feminitatearen arteko dantza”. Mirenen jokoa eta eszenaratzea izugarri ederra izan zen.
Antzerkiolako garaia bukatzear zegoen eta proiektu berrietarako berarekin jarraitu nahi nuen lanean. Tartean Errautsak proiektuan parte hartu zuen. Artedraman bide berriari heldu genionean, ideiak, proiektuak eta ametsak bagenituen baina, Antzerkiola bukatuta, urte gogorrak ziren haiek. Nondik hasi. Zer egin. Zelan. Norekin. Gainera, ordura arte genituen ideietako batzuek porrot egin zuten. Tartean Gose musika taldearekin eta hainbat idazlerekin batera zerbait egiteko abiatu genuen proiektua. Ez genuen argirik aurkitzen. Azkenean, bakoitzak bere bideari ekin zion.
Mirenek eta biok urteetan partekatu genituen hainbat proiektu eta hainbat amets. Ahaztezinak dira eraiki zituen pertsonaiak: Pucken bihurrikeriak, Mikaren barreborrokak, Kurmaren otoitzak, Ezekielen argitasuna, Martinaren ametsak, Hegoaren kantak, Eiderren orgasmoak… Ahaztezina baita ere elkarrekin egindako bidea. Lagun eta artista eder baten oroitzapen polit bat gordeko dut beti.