Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Arrafortuniako dama
Antzerkiola guztiz desegin eta gero, bide berri bat bilatzen ari nintzen horretan, hainbat jenderekin proiektu eta modu berriak amesten hasi nintzen. Krisi osterako erabakigarriak izango ziren enkontruen artean dago urte batzuk lehenago, 2002an, emandako hau.
Donostiako poltsiko antzerki jaialdian egin nuen Ardoaz bakarrizketa, taberna batean. Obra bukatzean emakume bat hurbildu zitzaidan. Azentuagatik antzematen zitzaion iparraldekoa zela eta bere ahots limurtzailearekin zera bota zidan: “Zuk hipejealismoa egiten düzü”. Normalean ez gaude ohituak halakoak entzutera. Ohikoagoa izaten da iritzi sinple edo xumeagoak jasotzea. Eta hor, bere hitzek harrapatu ninduten. Hitz egiten jarraitu genuen eta esan zidan bera ez zela Euskal Herrian bizi, hilabeteak kanpoan egiten zituela. Harremanetan jarraitzeko helbideak pasatu genizkion elkarri. Emakume hura Kristiane Etxaluz deitzen zen.
Urte gutxira deituko zidan emakume ile urdinak proiektu batez mintzatzeko. Orduan jakingo nuen nor zen bera, eta zergatik ez zen Euskal Herrian bizi urte osoz. Kristiane bere garaian eta erakundean aritua zen, preso egona, Enbata taldearen sortzaileetako bat, Iparraldeko ezker abertzaleko mugimenduan parte aktiboa izan zuena eta Piarres Larzabal, Telesforo Monzon, Daniel Landart eta enparauekin antzerkian aritua.
Bestalde, Euskal Herrian egon eta ez egon intermitentzia hori ere laster jakingo nuen zergatik zen. Kanpoan egiten zuen denboraldia bere senar Alfonso Etxegarai Sao Tome Afrikako uhartean deportatua zegoelako. Plentziarrak hogeita hamalau urte eman zituen han, agiririk eta izaera juridikorik gabe, Espainiako Gobernuak 1986an Atlantikoko irla urrun hartara eraman zuenez geroztik. Alfonsok bi liburu ditu, Regresar a Sara eta La guerra del 58, non bere bizipenak eta iritziak plazaratzen dituen. Bikote honen inguruan badaude Josu Martinez eta Txaber Larreategiren bi dokumental hunkigarri: bata Sagarren denbora deitzen dena eta, bestea, bere itzulera kontatzen duen Caminho longe. Alfonso 2019ko irailean bueltatu zen Domintxainera, eta ordutik Arrafortunian bizi da Kristianerekin batera.
Baina itzul gaitezen enkontru hartara. Bi antzerki proiektuk batuko gintuzten. Alde batetik, maila amateurrean, Piarres Larzabalen Ibañeta (2008) eta, bestetik, maila profesionalean, Jon Gerediagaren Etxekoak (2015).
Antzerkizale amorratua, hogeita bi urte zituen Pixkor artzain txakurraren jabea, bere anaia Dabelen —hala deitzen diot nik— konplize estua, Xiberuako sukaldaritza esperimentalena egiten duen sukaldari ausarta, euskal politika, gizarte eta kulturako azken berriei beti so dagoen pertsona geldiezina… Etxaluz anderea. Domintxaineko Arrafortunia baserrian, supazterrean zenbat zigarreta pipatuko genituen, zenbat mundu zapuztu eta zenbat mundu berreraiki. Ai!
De Lancrek ezagutu izan balu sorginkeriagatik sutara botako luke Arrafortuniako dama. Baina oraindik bizi-bizi dabil, hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik.