Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Bizi-bizika sukaldean
Bizi-bizika
Ezaguna da haurrek dendaketan, medikuketan, sukaldeketan, edo
gurasoketan jolasteko duten irrika. Murelagan bizi-bizika deitzen omen
diote jolas horri, eta ez da sekula izen egokiagorik asmatu
antzerkiaren funtsa definitzeko.
Anjel Lertxundi, Letrak kale kantoitik
Igandetan, gurasoek etxeko sukaldeko zoruan egunkari paperak jartzen zizkidaten zikindu gabe lurrean lasai ibiltzeko. Nire lehen teatro bizipenak sukaldean irudikatzen ditut, paper pusken artean, beste mundu batzuk amesten, nire lehen antzerki piezak sortzen.
Sarritan, auzokoarenera joaten nintzen jolastera. Bat-batean, egongelako sofa itsasontzi handi bilakatzen zen eta, ekaitza etortzen zenean, itsasora erortzeko arriskua izaten genuen. Ametsen naufragoak ginen, beste mundu bat sortzeko gai ziren piratak.
Ikastolan ere, gerrara olgetan ibiltzen ginen. Hildakoak gutxi izaten ziren. Egia esan, hiltzearena ez zitzaigun asko gustatzen, denok jolasean jarraitu nahi baikenuen. Zaurituak aldiz, zenbatezinak ziren. Eskerrak medikuak bagenituen, eta azkenean gerran baino, ospitalean sendatzen denbora gehiago ematen genuen. Hain sentitzen nintzen babestua erizainen artean! Gainera, zorionez, ez dut gogoratzen gerrarik galdu edo irabazi izana. Behin txirrina jotzen zutenean, klasera bueltatzen ginen txintxo-txintxo, ezer gertatu ez balitz bezala. Han ez zen gerraren ezta zaurien arrastorik geratzen. Zein magikoak ziren momentu horiek! Pentsatzen dut guztiok gordetzen ditugula antzerako oroitzapenak.
Haurtzarotik dugu bestea izatearen sen edo instintu hori. Baita fikzioaren behar hori ere. Errusiar sinbolismoari lotuta, Nikolai Evreinov zuzendari, dramagile eta antzerkigileak ekarpen interesgarriak egin zituen gai honen inguruan. Bere iritziz, teatralitatea edo antzerki-izaera berez, “pre-estetikoa” da. Izakiok antzerki-izaerarako berezko sen bat daukagula esaten zuen Evreinovek. Gure nia formatzen ari garen bitartean, ni horrek “trans-formatzeko” beharra ere badauka. Bestea izateko beharra. Eta hau, gainera, kultura guztietan gertatzen da. Zer da bada mozorrotzeko dugun ohitura hori? Belarritakoak, tatuajeak, jantziak, eskumuturrekoak, perla idunekoak zertarako, ez bada bestearekin identifikatzeko? Ohiko bizitzatik aldentzeko? Autotransfiguratzeko? Teatralitatearen uretan murgiltzeko?
Txikitan, etxeko sukaldean, egunkari artean, formatzen eta “trans-formatzen” nintzen. Antzerkiaren lehen txinpartak ziren.