Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Espainiara begira
Nire haurtzaroan bi kate zeuden telebistan, lehenengo katea eta uhf deitzen zitzaion bigarrena. Gero etorri zen Euskal Telebista, 1982ko abenduaren 31n emititu zuena lehenengoz. Pospoloak saltzen zituen neskatoa telesaila dut bereziki akorduan. Hala ere, gure erreferente nagusiak espainolak ziren, Iparraldekoen erreferenteak frantses kulturarenak ziren bezala. Gaur egun ere, zaila da kultura hegemonikoek duten ikusgarritasuna saihestea. Gaztelera ere ez nukeen ikasiko telebistagatik ez balitz! Kanpo estimulu asko gure imajinarioa bonbardatzen, onerako eta txarrerako.
Estudio 1 deitzen zen saioan antzerkia ematen zuten telebistan. Hor izan nuen aukera Lina Morganen Vaya par de gemelas antzerki komedia ikusteko. Lina Morganen jokoak txunditzen ninduen, eta ikusleek botatzen zituzten barre-algarak ahaztu ezinezkoak dira. Bi ahizpa bikien rolak era bikainean jokatzen zituen Lina Morganek, eta gaitasun horrek, abilezia horrek, harrapatzen ninduen. Nik hori egin nahi nuen, jendea barrez leherrarazi.
Madrilera joan aurretik ere, aitak Bilbora eraman ninduen Imanol Arias ikustera. Ordurako Espainian oso ezaguna zen, eta nik La muerte de Mikel filmagatik ezagutzen nuen. Bilbon, antzoki batean ez, erakustazoka edo horrelako espazio handi batean izan zen emanaldia. Jende pila bat zegoen antzezlana ikusten. Harrigarria zen, mila pertsonatik gora izango ziren. Albert Camusen Calígula zen obra, Jose Tamayok zuzendua. Obraren nondik norakoak ez ditut bereziki gogoratzen. Azken eszena bai. Izugarria. Ispilu handi bat zegoen agertokiaren atzealdean. Eszenaren bukaeran, ispiluan aurrez aurre jarri eta aulki bat botatzen zuen protagonistak ispiluaren kontra. Mila zatitan puskatzen zen.
Bukaerako txalo zaparradak ditut akorduan. Halakorik, futbolean salbu inoiz ez nuen ikusi. Zoragarria iruditu zitzaidan, zirraragarria, komunitate bat horrela ˇBravo! eta ˇBravo! oihuka, txaloka eta zutik ikustea.
Gure iruditegia, gure erreferenteak, Euskal Herrian bai, baina nahi eta nahi ez, Espainian zeuden. Handik iristen zitzaigun ia dena. Kultura espainiarraren zantzuek eta zentzuek gure iruditegia eraldatzen zuten. Eta, tamalez, gaur egun ere hala gertatzen da.