Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Elkarrekin bidea
Antiguotarra berez, Xabino Alkorta Leioara joan zen Kazetaritza ikasketak egitera, eta bertan geratu zen. Nik Mina Espazion nengoela ezagutu nuen. Bera unibertsitatean zebilen ikasle, eta ni 8 Olivetti poetikoren muntaketa lanetan nenbilen. Idazleak, gidoilariak behar nituen eta bera han zegoen, nire asmoak zeintzuk ziren entzuteko prest. Azkenean ez zuen proiektuan parte hartu, baina elkar ezagutzeko aukera izan genuen.
Handik urte gutxira, Antzerkiola Imaginarioak hartu zuen oihartzunarekin pertsona baten premian ginen. Norbaitek ftiko administrazioa eraman behar zuen, eta orduan jo genuen Xabinorengana. Bere lanbideak ez zuen zerikusirik antzerkiarekin, orduan eitbrentzako ari zen lanean, Baleuko enpresan. Baina hala ere, hura utzi eta gurekin etorri zen lanera. Ausarta izan zen.
Antzerkiolan aktore asko ginen, iritzi asko, eta ez zitzaion erreza egin artista saldo hura gobernatzea. Gure egiteko manera kaotiko eta libreak sarritan talka egiten zuen ekoizpenaren mundu laukidun eta hertsiarekin. Denborarekin ikasi dut ez dela horrela! Mateo Feijoo garai hartan, 2004. urtean izango zen, Madrilgo Escena Contemporaneako zuzendaria zenak, administrazio on baten garrantziaz hitz egin zidan, eta Xabino bezalako figura baten pisuaz. Berez, oholtza gainean gabiltzanoi kosta egiten zaigu paper artean aritzea, gestioan eta kudeaketan, nahiz eta askotan hori ere tokatzen zaigun. Ordea, denborarekin ikusten duzu garrantzitsua dela ekoizpenaren alorra indartzea. Elkarlanean gauzatu behar dira proiektuak, artistak ideia asko izan ahal ditu, baina ideia horiek burutzeko eta saltzeko beste norbaiten laguntza behar du. Bi hots izan behar dira, bihotzaren taupaden uzkurtze eta zabaltze mugimendua bezala.
Antzerkiolatik Artedramara pasatzeko trantsizio garaian, gogoratzen dut esaten zidanean eskuekin lan egin nahi zuela, maite zuela eskuekin lan egitea, eta horretarako ofizio bat ikastea erabaki zuen. Elektrikari ofizioa ikasten jarri zen Erandioko eskolan. Ondo etorri zitzaigun Artedramarako. Harrezkero emanaldietara ere etorriko zen nirekin, teknika guztiaz arduratuz.
Begia izan zuen Iparraldeko (eta Frantziako) teatroaren eredu batzuk hartu eta gurera moldatzen. Egiteko era bat eraiki genuen, eta hori guztia berari esker izan zen. Zorrotza zen bere lanean. Ardura asko zituen.
Antzerki talde eta ekoiztetxe ahaltsuak daude Euskal Herrian, eta lekua egitea oso zaila izan da gure antzerki sisteman. Iritsi ginenerako jada dena eraikia zegoen, itxia, hertsia, lorrezina. Sarritan pentsatu dut, tapoi bat bezala dela. Zer eta nola egin dezakete talde gazteek? Ba al dago bide egokirik sortzaile berrientzat? Gure kasuan temati jarri ginen gure helburuetan eta lortu genuen bidea egitea eta leku bat hartzea. Pastela banatzerakoan zati puska bat hartzea, modu gordinean hitz eginda. Jakinda, betiere, pastela ez dela gozo eta eder, baizik eta gure engaiamendu publikoa eta soziala asetzeko jaki ezinbestekoa.
2001eko abuztuan sartu zen Antzerkiola Imaginarioan eta 2018ko abenduan utzi zuen Artedrama. Hamazazpi urtez egin genuen lan elkarrekin. Erraz esaten da. Momentu gogorrak pasatu genituen. Momentu onak ere bai! Bera izan zen nire itzala, edo hobeto esanda, itzalean lan egin zuena. Badakizue! Funtzioa bukatzen denean txaloak aktoreok jasotzen ditugu, baina atzean egiten den lanagatik ez balitz txalo horiek ez lirateke existituko. Jaso ditudan txalo asko berari esker izan dira, eta horrek ez du preziorik, ezta ekoizpeneko excel taula batean ere. Milesker, kamarada!