Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Arrautzen gorringoa
Absurdoari buruzko gogoetak bakarrizketa Eubako Lauaxeta ikastolan egiteaz aparte, Euskal Herriko hainbat txokotan eskaini nuen: Bilboko gaztetxean, Iruñean (UEUn), Lekeition, Elgetan, Ondarroan eta Galdakaon, besteak beste.
Nire gurasoen gelako ispilu biribila, bost eta erdiko balinezko eskopeta, atrezzoa eta eszenografiaren tela beltza gordetzen zituen maleta hartuta, auto-stopean joaten nintzen emanaldiak egitera. Aste Santu bueltan, lagunek erabaki genuen Leitzarango autobiaren aurkako mugimenduarekin bat egin eta kanpaldira joatea. Antimilitaristak eta ekologistak ginen eta militantziak hala eskatzen zuen, nola ez ba!
Kanpin-denda mendi tontorrean ipinita, batzuetan Leitzara jaisten ginen eta bestetan Irurtzunera. Biaizpetik pasatzen zen errepide zaharrean jartzen ginen protesta baketsuak egiten, trafikoa gelditu eta panfletoak banatzen. Guardia Zibilaren gomazko pilotek bakea zapuzten zuten arte.
Leitzan geundela, gaztetxean aipatu nuen antzerki pieza bat nuela eta prest nengoela bertan eskaintzeko. Suziriak ere ez zituzten bota nire proposamenarekin, baina ondo iruditu zitzaien.
Gazteak ginen eta festa maite genuen. Emanaldi eguna aurreko gauean izugarrizko parranda bota genuen. Goizean Leitzan bertan ginen, gaupasa eginda. Ni oraindik erdi mozkor nengoen, baina okerrena zena: ahotsa galdua nuen. Tabernan gosaldu genuen, eta entzuna nuenez gorringoa ona zela afoniarentzako, bi arrautza gosaldu nituen ahotsa itzuliko zitzaidan esperantzan.
Ez zen hala izan. Burumakur joan behar izan nintzen kanpinera, emanaldia bertan behera utzita. Biharamunean, kaleko gure afixa baten gainean errotuladore lodiz idatzita, zera jartzen zuen: ¡Mentiroso!.
Zorionez, inoiz ez naiz berriro ahotsik gabe gelditu. Eta halakorik gertatu zaidanean, ez dut gehiago antzezlanik bertan behera utzi behar izan.