Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
London Calling
Madrilgo ikasketak bukatuta nire asmoa New Yorkera joatea zen. Hortaz, antzerki ikasketetan sakontzeko ingelesa ikasi behar nuen. Londresera joango nintzen 1992ko abuztuan eta irailean. The Clash, Sex Pistols eta “Thatcher andrea putakumea”ren behe-laino arteko London deika neukan.
Madrilgo agentzia baten bitartez antolatu nuen bidaia. Asmoa honakoa zen: etxe bat jartzen zidaten eta konprometitzen ziren niretzako lanen bat aurkitzera. Londresera iritsi eta etxea jarri zidaten, baina lanik aurkitu ez. Etxearen lehenengo asteko alokairua ordaindu nien eta baita beste bi asteko fidantza. Londresen kudeaketa eramaten zuen enpresa Meeting point deitzen zen, italiarrak ziren, naziak; beren enpresaren logotipoak svastika bat zuen barruan erdi dismulaturik. Konturatzerako dirurik gabe nengoen, eta okerrago zena, lanik gabe. Londresen bizitzeko aukerak bazeuden, Income support zeritzona eta etxe alokatua ordaintzeko Housing Benefit dirulaguntza sozialekin, adibidez. Nik ez nituen ez bata ez bestea lortu. Ez dakit zertan nahasi nintzen baina dirurik gabe nengoen, eta nazi ustel batzuek jarritako etxe kutre batean bizi nintzen. Propaganda nazia zuten kartelez josiak zeuden horma guztiak eta garagardo lata hutsak pilatuta apaingarri bezala. Panorama kezkagarria zen.
Eskularru zuri batzuk eta sudur gorri bat erosi nituen. Kalean jarri nintzen. Orduak pasatzen nituen geldirik, kalean egoten diren estatua bizidun horiek bezala, libra gutxi batzuen truk. Normalean subway-ean aritzen nintzen. Egun batean metro barrura jaistea erabaki nuen. Eskailera mekaniko baten azpian jarri nintzen, jendeak ikusten ninduen eta pound dezente bota zizkidan. Bat-batean, police batek sorbaldan jo eta beraiekin joateko esan zidan. Beren gelan atxiki ninduten, isuna jarri zidaten, irabazi nuen guztia kendu eta eurei bururatu zitzaienean aske utzi ninduten.
Marble Arch, Kensington High Street, Hyde Park eta Covent Garden inguruetan ibili nintzen nire sudur gorriarekin. Oraindik ere artistak edota manteroak kale gorrian ikusten ditudanean euren bizitza aurrera ateratzeko ahaleginean, zerbait zirraragarria gertatzen da nire barnean, hotzikara zerbait. Zorionez ez nuen denbora asko kalean egin, azkenean lortu bainuen ostatu batean lan egitea. Tarte horretan, skinheadak etortzen ziren alokatuta nuen pisura. Euren tratua lotsagarria zen; hala ere, zortekoa izan nintzen eta nirekin nahiko tratu normala izan zuten, agian nik ere beraiek bezala ilea motz motza nuelako izango zen. Jende modu horrekin ezin jakin! Gogoratzen dut Alemaniatik etorri zen mutil batekin izan nuen elkarrizketa. Berak esaten zidan Alemaniatik alde egin zuela ikusten zuelako oraindik izugarrizko arrazakeria eta nazismo zantzuak zeudela bertan. Hurrengo egunean pisua utziko zuela eta, negarrez esaten zidan inoiz ez ahazteko berak kontatutakoa, ezta gau hartan izandako solasaldia: Europan nazismoa bueltan zela.
Nazismoa ez dakit, baina nire azalean egiaztatu nuen zapaldua izan dena nola bilaka daitekeen zapaltzaile. Azkenean, esan bezala, lortu nuen jatetxe batean lana egitea. Irandarra zen jabea, eta tratua ez zen mundu honetakoa. Infernuan banengo bezala lan egin nuen. Goizeko zortzietan sartu eta gaueko ordu batak edo biak arte egiten nuen lan. Atsedenik gabe. Dirua behar nuen eta edozein astakeria pairatzeko prest nengoen. Errieta egiteko bere txokora eramaten ninduen. Behin jesarrita nengoela Coca-Cola bat ekartzeko esaten zidan, behin Coca-Cola ekarrita tabakoa ekartzeko eskatzen zidan, behin tabakoa ekarrita bere parean eseri eta orduan bere betiko lehen iraina botatzen zidan: “You are a fucking usher!”. Ezertarako ez nuela balio, ezdeusa nintzela, bere emazteak haurdun egonda ere lan egin zuela, nik ez nekiela zer zen sufritzea, eta beste milaka irain eta astakeria. Gauetan, hanketan nuen minagatik lorik ezin hartu eta orduan hasi nintzen bezeroek ahaztuta utzitako nire lehen zigarroak erretzen.
Lorence eta Anne, lagun bretoiak, irandarraren tabernan ezagutu nituen eta harreman polita izan nuen eurekin, baina hauek ez zuten astebete ere iraun ostatuan lanean. Nik, ordea, dirua behar eta jarraitu egin nuen beste pixka batean. Irandarrari lana utziko nuela esan nionean mehatxu egin zidan, inguru hartatik ikusten baninduen eskopeta hartu eta tiroz hilko ninduela esanez. Erotuta zegoen! Irabazitako diruarekin Londresko azken egunak Lorence eta Annerekin pasatu nituen, bizikletaz hirian paseatzen, Big Ben inguruetan eta Tamesis ibaiaren ertzean kantatzen eta oihukatzen. Azken egunean etxean xanpainarekin ospatu genuen gure despedida, Mano Negraren Mala vida dantzatuz.
Haizeak eramana filmean Scarlett O’Harak egin zuen bezala, nik ere promesa egin nuen Hyde Parken: Ez nintzen berriz lur haietara joango diruarekin eta duintasunarekin ez bazen.
Londreseko egonaldi haren ondoren, New Yorkera antzerkia ikastera joateko gogoa kendu zitzaidan.