Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Artedrama
Itxi begiak eta galdetu zure barruari. Zer egin nahi duzu?
Antzerkiola Imaginarioa eta Artedrama elkarrekin bizi izan ziren hasieran. Antzerkiolako aktoreen artean bide ezberdinak esploratzeko gogoa sumatzen zen, baina barku berean egoteak ez zuen esan nahi denok norabide berean arraun egiten genuenik. Itsasontzia urperatzen hasia zen, zenbaki gorrietan geunden eta enpresak gero eta galera handiagoak zituen. Estruktura berri bat eraikitzeko ordua iritsi zen.
Bide artistikoaren atzean ekoizpenaren proiekzioak indarra hartu zuen nire kontzientziaren baitan. Zertarako behar hainbeste aktore, gero egiten genuenak irteerarik ez bazuen? Nahi eta nahi ez errealitateak ametsa irensten zuen; nola eutsi, beraz, erronkari? Antzerki talde baten administrazioaren aldeari zegokion garrantziaz ohartzen hasia nintzen jada. Beraz, Xabino eta biok egin genion aurre proiektu berriari. Jendeak artistaren ibilbidea ikusten du, baina atzean egiten den lana ez da izaten hain esker onekoa. Artedrama ez litzateke ezer Xabino Alkorta ondoan izan ez banu.
Antzerkiola kooperatiba ixteko eta kontuak onbideratzeko urtebete eman genuen. Babiloniako loreak proiektua aurreratua zegoenez, Antzerkiolako talde berbera mantentzea deliberatu genuen, baina ekoizpena Artedramaren kargu geratuko zen.
Ia ezerezetik hasi ginen Xabino eta biok. Berriz ere dena zegoen egiteko, dena asmatzeko, eta poliki-poliki ekin genion bideari. Bide hura nolakoa izan zitekeen irudikatzen genuen. Euskarazko sorkuntzak egin, euskal antzerkiarentzako proiektuak eraiki, eta plataforma bat baliatu nahi genuen euskarazko antzerkiak oinarri bat, sostengu bat izan zezan. Ez zen ohiko antzerki talde edo konpainia bat izango. Hortik plataformaren ideia edo metafora. Gure lanari balore bat eman eta balore hori herriaren eta erakunde ezberdinen aurrean paratu nahi genuen. [38]
*
Artedrama, Arte Eszenikoen Plataforma, eraikitzen joan da eta egiten genuenarekiko konfiantza hartzen joan ginen. Proiektu ezberdinak sostengatu ditu plataformak, esanguratsuenak hauek: Huts Teatroaren ekoizpenak, Le Petit Théâtre de Pain (geroago Axut! gisa parte hartuko zuten fuchstarrek) eta Dejabu taldeekin koprodukzioak, antzerki eta dantza talde amateurrekin elkarlanak, Aulestiko topaketak eta Zubi deialdia.
Koprodukzioei dagokienez, talde bakoitzaren indarguneak proiektu bateratu baten alde jarri genituen. Hiru taldeak elkarrekin egoteak ezaugarri batzuk betetzen zituen: euskara hutsean egiten da, euskal komunitateari mintzatzen gatzaizkio eta gure herriari dagozkien gaiak jorratzen ditugu. Lau obra taularatu ditugu elkarrekin eta orain arteko lan guztiak Ximun Fuchsek zuzendu ditu. [39]
2011ko azaroan Iasone Parada oreretarra eta 2012ko urtarrilean Irantzu Azpeitia bilbotarra Artedramaren parte izatera pasatuko ziren. Leioan kokatu genuen gure lehen egoitza eta bide berri bati ekingo genion. Itsasontziko eskifaiaren parte garrantzitsu bilakatu ziren Iasone eta Irantzu. Etaparik berrienean, Xabino Alkortak taldea utzi eta bere hutsunea bete asmoz, Mikel Unamunzaga markina-xemeindarra 2019ko azaroan batuko zen taldera.
Bidea egiten jarraitzen dugu. Dabilen harriari goroldiorik ez.