Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Abarka antzerki taldea
Markina-Xemeinen Juan Jose Txurruka, Tere Bringas, Jose Pablo Arriaga eta Aintzane Gandiagak kultur talde eragile bat sortu zuten, herrian kultur esparrua sustatzeko intentzioarekin. Uhagon kultur guneko bultzatzaile nagusiak eurak izan ziren, eta Aintzanek eta Terek hartu zuten bertako ekintzak programatzeko ardura. Uhagonen sorrera hartan Juan Jose Txurruka, gero alkate izango zena, etorri zitzaidan ea herrian antzerkia suspertzeko zerbait egin ahalko nuen galdezka. Herriarentzat antzerki tailer bat osatzea zen helburua.
Antzerkiola Imaginarioko Miren Gaztańaga eta Aitor Agirianorekin batera asteburu osoko tailer bat antolatu genuen. Talde polita bildu zen ikastaroan eta hor sortu zen lehen inarra.
Pindar hori aprobetxatuz, biltzen hasi ginen eta taldearen aurkezpenerako parodia bat sortu genuen, Sudur gorrien matxinada deitu geniona. Markina-Xemeingo antzerki talde bat izanda, Juan Antonio Mogelen Peru Abarka obrari men eginez, Abarka antzerki taldea sortu genuen.
Jon Gerediagak idatzitako Topa berakatz sopa, Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako ipuinetan oinarritutako Biba zorrien izurritea, Gotzon Barandiaranen Besaulkiak eta Uelkom Amerikanuek kale-antzerki ibiltaria izan ziren zuzendu nituen antzerki lanak.
Gotaine-Irabarnen Abotia elkarteak antolatzen duen Xiru jaialdira gonbidatu ninduten. Mixel Etxekoparrek Maskar ikusgarrian parte hartzeko proposamena luzatu zidan. Hasiera batean Titika Rekalt eta biok egitekoak ginen, baina honek atzera egin zuen eta, orduan, Abarkakoekin zerbait egitea otu zitzaidan. Ondoren, truke moduan, Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan egin genuen, San Migel jaien programaren barruan. Xiberuatik etorri zen tropa guztia, eta kalerik kale fanfarreak herritarrak girotu ondoren, zirtzilez, dantzariz eta kantariz bete genuen Arretxinagako plaza. Xirun parte hartu zuten artistez gain, Joanes Etxebarria eta Fredi Paia aritu ziren bertsotan.
Beste bi lan nagusi ere egin zituzten Abarkako kideek. 11 barri eta Abarka xortak. Lehenengoan ez nuen nik parte hartu eta euren kabuz bideratu zituzten gidoia eta zuzendaritza. Bigarrenean, Abarka xortak deitu zioten lau pieza laburretan, prozesuaren azken hilabetean sartu nintzen laguntzera. Antzezlan hauek ere eskualdean zehar eta Euskal Herriko hainbat txokotan eman zituzten.
Egin genuen azken lana 2019an izan zen. Taldea ezegonkortzen hasia zen, baina hala ere lortu genuen bost aktorerekin Uhagon kultur etxean formatu txikiko pieza bat egitea. Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua liburuko testu batzuk baliatu genituen, inprobisazioetatik ere atera ziren testu batzuk, eta Oier Guillanek ere idatzi zigun zerbait. Azken honek lagundu zigun kanpo begiradarekin antzezlana atontzen. Hortentsia izan nahi dut titulua jarri genion antzezlanari.
Herriaren dinamikan beste sorkuntza batzuetan ere parte hartzen dute Abarkakoek, herriko eragileekin elkarlanean. Horrela, herrian antzerkiak leku bat hartzen du, antzerkia herritarren egunerokotasunaren erdigunean jartzen da, ez da zerbait periferikoa bilakatzen. [50] Bestalde, antzerki ikastaroak ere antolatzen dituzte eta hainbat irakasleren tailerrak jaso dituzte. [51]
Nire garaian antzerkiak herrian ez zeukan leku hori. Hutsala zen. Izan ez duzun hori besteek izatea lortzea gauza ederra da. Hargatik beti harro sentitu naiz Abarka antzerki taldeko parte izateaz. Nire jaioterrian antzerkiak leku bat izateaz.