Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Mauletik Atharratze bidean Gotaine-Irabarne herrixkan bizi dira Mixel Etxekopar eta Nicole Lougarot senar-emazteak. Beti ireki zizkidaten etxeko ateak eta garai batean hainbat proiektu eta ekintza gauzatu genituen elkarrekin.
Mauleko Matalas karrikan, lehengo tren geltoki zaharrean dute egoitza Hebentik elkartekoek. Elkarteak kudeatzen ditu Xiberuan gertatzen diren hainbat kultur ekitaldi. Hastapenetan, Abotia, Tokia antzerki taldeak, La Marmite à Musique, Süak, Uztaro arte tailerrak eta Bil Xokoa taldeen artean hartu zuten espazioa. Ondoren beste talde eta norbanako gehiago sartuko ziren. Ordutik, Mixel eta Nicole elkarteko partaide dira.
Mixel geldirik egoten ez dakien horietakoa da. Beti hamaika saltsatan sartuta, Hamelingo txirulariaren antzera, Xiberuako arratoiak ez baina txori guztiak bere atzetik dabiltzala ematen du sarri. Aste Santu bueltan Abotia elkarteak antolatzen duen Xiru festibalak musika, antzerki, film, eskultura, performance eta dantza ikusteko aukera ematen du Gotaine-Irabarne eta inguruetako herrietan. Hiruzpalau egunez, asteburuz, kultur ekitaldi zabal bat eskaintzen da jaialdi gisara. Xiru jaialdiko zeremonia-maisu lanak egin ohi ditu Mixelek. Sarritan festibalerako propio sortutako ekitaldiez aparte, hainbat kultur adierazpidek tradizioa eta garaikidetasuna uztartuz haize berri bat ekartzen dute Xiberuako inguruetara.
Nik neronek bertan parte hartzeko aukera izan dut hainbat ikusgarrirekin: Abarka antzerki taldearekin batera, Pariseko Par-Allèles hip-hop taldea, herriko dantzariak, Maskar fanfarrea eta Amaren Alabak taldea bildu ginen Maskar ikuskizuna egiteko; Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Irigoien Galtxetabururekin Joseba Sarrionandiaren testuetatik abiaturik Xiru-Sarri ikuskizuna prestatu genuen, Gonzalo Etxebarria eta Uztaro elkartearen oholtzako instalazio eta bideo proiekzioez lagundurik; Miren Gaztañaga eta Xabi Strubellekin Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan performancea aurkeztu genuen; nire Zappatrustako pertsonaiekin Ütürzabala Irabarneko arte ibilbidean umorezko inprobisaketak egin nituen.
Amaren alabak taldeko partaide zelarik ezagutu nuen Maika Etxekopar. [66] Kantua dute musika-tresna bakar eta zuberotar tradizioko kantu moldea eta eragin modernoak nahasten dituzte. Maika, kantari izateaz aparte, antzerki munduan ere murgildu zen, eta lehen lan profesionalak Le Petitt Teatre de Painekin egin zituen. Gero, Hamlet egitera sartu zen gurekin. Antzerkirako grina zuela ikusirik, bere joko molde bereziak eta kantatzeko zuen ahotsa baliatuz Etxekoak antzezlanerako deitu nuen, Maddiren pertsonaia nagusia antzezteko. Garai hartan Atharratzen bizi zen, eta bira egiteko hala moduz moldatzen zen bere hamaika mila poltsa gainean zeramatzala. Harrezkero bidea egiten segitzen du, bai musika bai antzerki alorrean: alde batetik, Bonbon Beltz antzerki konpainiarekin zahar etxeen eta zahartzearen gaia jorratzen duen lana sortu zuen eta, bestetik, Iduzkilore taldekoekin Piarres Larzabalen Herriko bozak antzezlanean zuzendari lanak egin ditu.
Mixel eta Maika, aita-alabak, biak ala biak bizitza sorkuntzari emanak. Xiberuatik bi xori.