Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Hil ezazu aita
Erreferentziak erreferentzia, nire aurretik bidea egin dutenei errespetua zor diet, eurak izan dira azken batean nire irakasleak. Baina horrek ez du esan nahi bide hori bera jarraitu behar denik. Bakoitzak bere bidea egin behar du, eta aurretik egindako bidea zapuzteko nahia edo bide horrekin desadostasunak izatea ere normala da. Garaiak ere aldatzen dira, eta artistak bizi duen memento historikoari ere erreparatu behar dio. Egindakoak kontuan hartuz, baina egiteke daudenak bistaratuz.
Laytonen bidea aspaldi utzi nuen bazter batera. Ez dut bertan ikasitako teknikarik ia inoiz erabili. Ez nire lanetan, eta are gutxiago alor pedagogikoan. Baina egia da, baita ere, teknika hori zurekin daramazula, beti gelditzen dela arrasto bat. Eugenio Barba eta Odin Teatreten lana ezagutu ondoren, oso jarrera kritikoa hartu nuen hauekin ere. Iruditzen zitzaidan beraien ikastaroetara joaten ziren askok (ista, Odin Week…) eurek egiten zutena errepikatzen zutela. Odincitos deitzen nien nik. Nire kasuan, haiekin Alemanian egon eta Bilbora iritsi nintzenean taldeko lagunei esan nien gehiago ez genuela antzerki antropologiarik landuko, handik aurrera antzerkia metodo hermeneutikoa jarraituz egingo genuela: zer egiten dugu, zelan egiten dugu eta zertarako egiten dugu. Bide propioa jarraitu, eta kanpoko tradizioak aztertu bai baina agian garaia zela gure kulturak eta herriak eskaintzen zuena ikusi eta aztertzeko. Gure tradizioaz eta herriaz galderak egiten hasteko. Zergatik jarri arreta urruneko kultura eta herrietan egiten zenari eta gurea ahaztu, menpekoak bagina bezala, txikiagoak eta ezgauzak?
Horregatik bada, ondo dago maisuak edo miresten ditugun sortzaileak izatea, baina itsutu gabe. Norberak norbere pultsuari, bihotzari, inteligentziari eta bizi den une eta lekuari egin behar dio kasu. Eta bidea egin. Konfiantzaz.
Hertzainak taldeak kantatzen zuen bezala:
…hil ezazu aita,
ez baduzu hiltzen, hila zaude,
ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak!