Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Europako kultur hiriburua I
1992. urtean Madril Europako Kultur Hiriburu izendatu zuten. Uda hasiera hartan nire bizitzako lehen lan profesionalak egin nituen. Miguel Narrosek zuzendu zuen Fiesta barroca kalejira antzerako bat eta, ondoren, Plaza Mayorren ematen zen Pedro Calderon de la Barcaren El gran teatro del mundo.
Beste lau aktorerekin batera, gure lana kalejiraren barruan egiten genuen, maskarada haren barruan deabru papera jokatuz. Arnold Taraborrellirekin landu genituen koreografiak. Palacio Realetik hasita Plaza Mayor-erako ibilbidean publikoarekin jolasten genuen, eta entseguetan gure artean adostutako ekintza batzuk egiten genituen. Lana bera ez zen zirraragarria, ez zen beste munduko gauza bat, baina hainbeste parafernalia artean gauza batek atentzioa eman zidan memento batean: nik irabazten nuena baino garestiagoa zela neraman jantzia. Garai hartako 500.000 pezeta (3.000 euro) balio zituen, eta honek ez zidan batere graziarik egin. Ikuskizun hartan bazegoen zerbait ez zitzaidana gustatzen, eta hori zen! Ikuskizunak suposatzen zuen diru zama, hango zarrastelkeria.
Ongi etorri Europako Kultur Hiriburura!