Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Benetako eszena bat
Farrah Fawcettek eta James Russok jokatzen zuten Marjorie eta Joeren pertsonaiak Robert M. Young zuzendutako Extremities filmean. Interpretazioko klasean geunden, eta Sayo Almeida eta Xegun Altolagirre Txetxu ari ziren film horretako eszena batekin lanean.
Joe pertsonaia maskulinoa bortxatzaile bat zen. Marjorieren etxera sartu eta hau Joeren intentzioez konturatzen zen. Tentsio handiko eszena hori sortu behar zuten bi aktoreek pertsonaien paperean sartuta. Behin eszenako eszenografia, atrezzoa eta jantziak prestatuta, Txetxu eta Sayo lanean hasi ziren.
Inprobisazioaren hasiera lasaia zen, baina bat-batean Sayoren pertsonaia, Marjorie, zerbait arraroa susmatzen hasten zen Joeren portaeran. Ohartzen zenean Joek bortxatu egin nahi zuela, Marjoriek (Sayok) ihes egitea lortu zuen eta laborategian zegoen balkoira atera eta oihuka hasi zen, Jacinto Benavente plazan zegoen jendeari laguntza eske.
— ˇSocorro! ˇSocorro! ˇAyuda, por favor!
Joek Marjorie kolpatu eta berriz indarrez gelara sartu zuen, plazan zegoen jendeari eskuarekin lasaitzeko keinuak eginez eta ezer gertatzen ez zela esanez. Berriro barruan, eszenarekin jarraitu zuten. Joeren jarrera larderiazkoak Marjorieren etsipenarekin kontrastatzen zuen, eta eszenak aurrera egin ahala sentitzen zen bukaera bortitza. Joe (Txetxu) oharkabetu egin zen eta Marjoriek (Sayok) berriz ihes egitea lortu zuen. Balkoira irteteko atea kristalezkoa zen eta Marjoriek guztiz irten aurretik Joek lortu zuen eskua atean jartzea ez ixteko, eta bien kontrako indarraren eraginez ateari kolpe siku bat eman zion, kristala mila puskatan hautsiz eta besoan izugarrizko ebakia eginez.
Eszena gelditu eta denak Txetxuren eskua ikustera joan ginen. Ebaki nahiko sakona zeukan eta odoletan zegoen. Nahaspila horretan, itsumustuan Polizia azaldu zen. Oihuak entzun zituztela, norbaitek abisua pasatu ziela eta ea zer gertatzen zen galdezka. Txetxu odoletan zegoen. Eta gu poliziari lasai egoteko esaten. Ez zela ezer gertatzen. Antzerkia zela. “Antzerkia?”, esaten zuten poliziek. Eta Txetxu odoletan blai. Uniformedunak konbentzitzea ez zen batere erraza izan. Polizia baten eta asto baten burugogorkeria beti maila berdinean jarri izan ditut. Baina, azkenean, lortu genuen poliziak ere lasaitzea eta irri batekin agurtu genituen. Bitartean, Txetxu anbulatoriora eraman zuten. Benetakoa edo gezurrezkoa, La Lupek kantatuko lukeen bezala, “bizitza bera antzerki hutsa da”.