Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Azken nozio honek —drama— esanahi bikoitza hartzen du jatorrizko grekeratik: aktuatzearena, eta mugimenduan dagoena errepresentatzearena, giza afera orotan dautzan egia ezkutuak agerrarazteko xedeaz.
Georges Balandier, El poder en escenas
Ritos bezalako proiektu bat egiteak antzerkia ikusteko moldea aldatu zidan. Egindako bideari zentzu bat aurkitzea eta ikuspuntu kritikoa jorratzea ezinbestekoa bilakatu da niretzat. Antzerkia, gure gizartean, sistema eta eredu batzuen barruan eraikita dago, eta beti galdetu izan diot nire buruari molde horien barruan zein den nire jarrera, nire egitekoa non kokatzen den. Antzerkian zer egin nahi dudan, antzerkia zelan egin nahi dudan eta antzerkia zertarako egin nahi dudan. Horregatik iruditzen zait ezinbestekoa egin dudan guztia zalantzan jartzea. Ongi ulertzea barne bulkada nondik datorren, eta nora iritsi nahi dudan.
Ekintzak, eta antzerkiak bere osotasunean, bere baitan beti izan behar da erritualaren parte. Beharrezkoa eta funtsezkoa izatea komunitatearen aurrean. Sakratua. Profanatua izateko eskubidearekin, noski!
Kulturari dagokionez, gure herriaren kultur dinamikak ezberdinak dira. Espainiar eta frantses kultura hegemonikoekin alderatuz batik bat. Gure herrian bertan ere Nafarroako edo Zuberoako edo Arabako kultur dinamikak eta errealitateak oso ezberdinak dira. Zer dute amankomunean? Zerk batzen gaitu? Gure kasuan, hizkuntzak. Nik, artista bezala, beharrezkoa dut nire herria ezagutzea. Herritarren dinamikak, kexak, oihuak, irriak, zalantzak, pasioak, ametsak… entzutea eta bizitzea.
Zentzu honetan Antton Luku aditzea beti da plazera: “Idazle bezala baldintzatzen nauena, ene sentsibilitatea pizten duena, libertitzea da. Enetzat, konparazione, libertimenduan goizetan, musikariak jiten direlarik, gure arteko solasak eta adiskidantza, plazer hori ere da Libertimendua. Esplikatzen ez diren une horiek parte handia dute gure kulturarekiko maitasunean. Kultura eta euskara memento horretan bizi dira”. Eta hemen bat nator Anttonekin. Hori da kultura, bizirik dagoena. Oteizak esango lukeen bezala: “Partekatzen duguna gara. Beste guztia anekdotak dira”.
Ikuskizunaren gizartean bizi gara, eta arrakasta zenbakietan eta gauza materialetan ematen da. Kontuan izan gabe hori hori guztia sarritan hutsa dela. Adi egon behar da, ikuskizunaren atzapar lodietan ez erortzeko. Apaindura, artifizioa, entretenimendua, faltsua dena detektatzen jakin behar da. Eta erabaki. Zertan ari naiz? Zer egiten dut? Nori zuzentzen natzaio? Zein leku dauka nire teatroak komunitatean? Zein da komunitatea? Zelakoa da? Nortzuk osatzen dugu? Zer nahi dut egin? Zelan? Eta zertarako?