Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Sar hitza
ehaze
Labealdi honetan aurkezten dugun Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan lan bakarra da bi liburukitan banatua, ibilbide oso baten testigantza ematen duen obra mamitsua. Bi liburuki horiek, halaber, hiru bloke handi barnebiltzen dituzte: memoriak, artikuluak eta teoria. Hiru hitzetan laburbildu daitekeena, ordea, askoz konplexuagoa da.
Antzerkiaren labirintoan obraren lehen liburukian memoria ariketa pertsonala egin du egileak, ariketa kolektibo bilakatzeko gaitasuna ere baduena. Ander Lipusen oroitzapenetan barrena euskal antzerkigintzaren garai oso baten erretratua topatuko du irakurleak, izen eta erreferentzia ugariez josita. Antzerkiaren labirintoan bigarren liburukian, berriz, garai hura ezin hobeto osatzen duten dokumentuak topatuko ditugu, Ander Lipusek garai eta komunikabide ezberdinetan idatzitakoak, eta hamarkadak iraun duen bilaketa artistikoaren gakoak teoria moduan emanda, modu zatikatu, zehatz eta eraginkorrean.
Esku artean duzun lehen liburu hau, irakurle, arestian esan bezala, memoria ariketa pertsonaletik haratago doa. Ander Lipus ez da izen hutsa euskal teatroaren historia garaikidean, ez da, izan, Iñigo Ibarrak egoera jakin bati aurre egiteko asmatutako pertsonaia erreal hutsa. Ander Lipus euskal teatroaren garai oso baten metafora da, euskal teatroaren parte handi batek azken ia hiru hamarkadetan izan duen bilakaeraren adierazle bikaina: euskal teatroa ez ezik, euskal kultura osoa undergroundean eztanda egiten zuen garai batean hasi zuen ibilbidea, Bilbon Guggenheim museoak inauguratu zuen —eta egundaino iraun duen “kultura industria da” leloaren hastapena— kultur politika administratibo berri baten itzalean sortu zuen fti/Antzerkiola Imaginarioa. Taldeak aukera berriak zabaldu zituen teatroa egin nahi zuen belaunaldi oso baten koordenatuetan: erdaretan tripak astintzen zituen teatro mota, xx. mendeko abangoardia artistikoetatik performancera doana, euskaraz ere egin daitekeela erakutsi zuen, hasteko eta behin. Ez hori bakarrik, teatroa oholtzan gertatzen denaz aparte oholtzatik at talde bati gertatzen zaion bizipena ere badela utzi zuen agerian esperientzia hark, prozesua antolatzeko moduak eta jendarte bat kudeatzeko erak duten garrantzia. Nahiz eta porrota izan zen azkenik Antzerkiolan gailendu zen hitza, arrasto sakona utzi zuen, eta jende askorentzat posible berrien atea zabaldu. Hortik Artedrama plataformari lotutako etapa berri bat etorri zen, hau ere euskal teatroan gertatzen den joera baten isla eta akuilu: euskara hutsez lan egitea erabaki duten talde, konpainia eta kolektibo profesionalen hazkundea, azken hogei urteetan geldiezina izan dena, publikoa euskarazko antzerkira erakartzen ere lagundu duena.
Ganbila bildumako edizio taldea osatzen dugunontzat eta, oro har, ehaze elkartearentzat, luxua da liburu hauek aurkeztu ahal izatea. Ander Lipus sortuta, Iñigo Ibarrak lortu du errealitatean eragiten duen fikzio bat sortzea. Ander Lipusek bertan idatzi duen bezala, “Zeren eta ni bestea naiz. Eta bestea naizelako egiten dut teatroa”. Euskal teatroak behar ditu, oraindik ere, utopiak; fikzioa errealitatean txertatuz, orainaldi berriak sortzeko kapazak direnak.