Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Jurgirekin solasean
Quousque tandem...! euskal arimaren interpretazio estetikoa liburuak txundituta utzi ninduen. Joseba Zulaika antropologoaren bidez Jorge Oteiza ezagutzeko aukera izan nuen.
Zulaika Bilbon zebilen liburu baterako lanean. Bere landa lana egiteko nirekin jarri zen harremanetan. Orduak eman genituen bizitzaz eta arteaz hitz egiten eta, batez ere, Bilboko bizitza kulturalaz. Handik urte batzuetara argitaratu zuen Vieja luna de Bilbao liburua. Lehenago ere izen berbera zuen dokumentala egin zuen eta Ardoaz obrako irudiak erabili zituen. Josebak 100.000 mila pezeta eman zizkidan 8 Olivetti poetiko obrarako behar nituen ekoizpen gastuetarako eta bera izan zen nire ibilbide artistikoan izan dudan lehen mezenasa, eta azkena.
Harreman ona genuen Zulaikak eta biok, eta esan nion Jorge Oteiza ezagutzeko gogoa nuela. Nire bakarrizketa bat bere etxean egitea posible zela bururatu zitzaidan. Aitor Agiriano musikaria eta Jesus Pueyo kamerariarekin joan ginen Zarauzko bere etxera. Goiko pisuan bizi zen Begoña Eguren auzokideak zaintzen zuen Jorge. Etxean bertan jantzi, makillatu eta etxeko egongelan egin genion ikuskizuna. Sarah Saghiren Un minuto bakarrizketa.
Atentzio handiz jarraitu zuen obraren haria eta bukaeran txalotu eta besarkatu egin ginen. Ez dakit obrako hitzengatik edo zergatik izan zen, baina Itziarrera gonbidatu gintuen denok bazkaltzera. Itziarko jatetxe hartan transmititu zizkigun bizipoza eta jakinduria ikaragarriak izan ziren. Federiko Krutwigekin izan zuen harremana kontatu zigun, Eduardo Txillida ere etengabe aipatzen zuen, mitoen inguruan bere aititak transmititutakoa aipatu zigun, arte modernoaz, abangoardiaz eta historiaurreaz jardun zuen, artearen eta sorkuntza ororen hasieraz (“Abangoardia historiaurrean dago!”, esaten zuen), ezjakintasunaz edo gehiegi jakiteaz… bere zorion betea sentitzen genuen. Hutsaz hitz egiten zigun, hustasunera salto egiteaz. Egun hori ahaztezina izan zen.
Egun hartan gertaturiko guztia Jesus Pueyok grabatu zuen bere bideokamerarekin. Handik denbora batera, material horrekin audio lan interesgarri bat sortu genuen Antzerkiola Imaginarioan genbiltzan Aitor Agiriano, Jon Gerediaga, Miren Gaztañaga eta laurok, Jorge Oteizaren testuekin eta ahotsarekin. Hutsaren hotsa deitu genion pieza bokal polifonikoari, hiru ahotsetan emana (Mari, Atarrabi, Mikelats). Enkarguzko lan bat izan zen, baina azkenean ez zen publikatua izan.
Jorgeri beste hiruzpalau aldiz egin nion bisita. Batzuetan bakarrik joan nintzen, beste behin Olatz Abrisketa antropologoarekin. Azken bisitan nekatuago, tristeago nabaritzen zitzaion. Deitoratzen zen, umetan ez zuelako denbora gehiago pasatu bere amona euskaldunarekin. Nirekin hitz egiten zuen bitartean, Begoñari euskaraz hitz batzuk xuxurlatzen zizkion.
1958. urtean egindako Variante ovoide de la desocupación de la esfera eskultura Bilbon jartzeko proiektuaren irudia inprimatuta zeukan egongelan. Hura zer zen galdetu nion, eta bai, Bilboko udaletxearen aurrean eskultura jartzeko proiektua zela esan zidan. Orain Bilboko udaletxe aurrean dagoen eskultura ikusten dudan bakoitzean, berarekin akordatzen naiz. Orioko Jurgirekin izandako solasaldiez.