Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Paca Ojearen aholkua
Madrildik, telefonoz deitu zuten etxera. Aitxitxek telefonoa hartu eta mandatua koaderno batean apuntatu zuen. Etxera heldu nintzenean, esan zidan Madrilgo eskolatik deitu zidatela, testu batzuk ikasiak eraman behar nituela eta koadernoan apuntatutakoa ondo begiratzeko.
Egia esan, koadernoan aitxitxek gauza askorik ez zuen apuntatu. Hiru idazleren izenak ziren, eta hiru lan. Bat ez nuen ulertzen eta ez nekien gainera nor zen. Txeo edo halako zerbait jartzen zuen. Gero jakin izan nuen Txekhov zela, Anton Txekhov, errusiar idazle eta dramagilea. Bigarrena Txespi jartzen zuen. Hura Shakespeare izango zela asmatzea errazagoa egin zitzaidan, eta hirugarrena, Calderon de la Barcaren La vida es sueño, hau ondo ezagutzen nuen eskolatik. Beraz, ez nuen dudarik izan eta Segismundoren bakarrizketa ikasteari ekin nion.
Behin testua ikasi nuenean, eta Madrilera joateko data hurbiltzen ari zelarik, “Xemein eskautak”eko lagunek despedida antolatu zidaten. Nik, erakusgarri moduan, prestatutako bakarrizketa egin nien. Nire erdal azentu petralarekin, erreak ondo markatuz, eta kristoren keinuak eta sentimendua jarriz, erdi oihuka, Segismundoren hitzak errepikatzen nituen:
Apurar, cielos, pretendo,
ya que me tratáis así
qué delito cometí
contra vosotros naciendo;
aunque si nací, ya entiendo
qué delito he cometido.
Bastante causa ha tenido
vuestra justicia y rigor;
pues el delito mayor
del hombre es haber nacido.
Txalo zaparrada baten ostean, lagunek galdetu zidaten ea nola nintzen hori dena buruz ikasteko gai. Hori gutxienekoa zela erantzun nien. Harrotasun puntu batekin, gustura sentitzen nintzen, hurbilago ikusten bainuen aspalditik nuen ametsa: aktore izatea.
Agurtu nituen kuadrillako lagunak, “Xemein eskautak”ekoak, neska-laguna eta familia, eta Madrilera joan nintzen, momentuz, osabaren etxera, ez bainekien ikastaroko probak gainditu eta hautatua izango ote nintzen laborategiko hiru urteak egiteko.
Puerta del Soletik oso hurbil, Carretas kaleko 14.ean zegoen laborategia. Lehen eguna Paca Ojearekin izan zen. Urte hartan alaba hil omen zitzaion eta kopetilun antzematen zitzaion. Izaera handiko emakumea, klasera betaurreko beltzekin etortzeko ohitura zuen. Paca Ojeak bai zineman eta bai antzerkian lan txukunak eginak zituen, tartean Pascual Duarte filma edo Jose Carlos Plaza eta Miguel Narrosen zuzendaritzapean egindako hainbat antzerki lan.
Ikastaroan Espainiako bazter guztietatik etorritako hainbat ikasle bildu ginen: valentziarrak, andaluziarrak, madrildarrak, euskaldunak. Hiru astez elkarrekin partekatu genituen interpretazioko eta inprobisazio teknikako klaseak. Hogeita hamar horietatik gutxi batzuek bakarrik izango zuten Laborategian sartzeko aukera. Lehen egunean, Pacak galdetu zuenean ea norbait prest zegoen bere lana erakusteko, nik altxatu nuen eskua.
Denen aurrean jartzeko eskatu zidan eta galdeketa sakona egiten hasi zen: zergatik aukeratu duzu testu hau? Zergatik idatzi zuen Calderon de la Barcak obra hau? Zergatik dago Segismundo preso? Zergatik, zergatik, zergatik...?
Nik galdera uholde hori ez nuen ulertzen zertarako zen, eta ahal nuen bezala erantzuten nion: “Pues llamasteis porrr telefono a casa, y cogió mi abuelo, y como yo conosía la obrrra de La vida es sueño de la ikastola, pues…” eta horrela ia bi orduz. Galderak eta galderak. Eta bat-batean, nahikoa zela eta jesartzeko esan zidan. Orduan bai ez nuela deus ulertu. Prestatuak nituen Segismundoren arropak, praka motzak preso baten erara guraizeekin ongi moztuak, prestatuak nituen Segismundoren kateak ere, paperez egindako kate eta eskuburdinak... prestatuta nuen bakarrizketa ezerezean geratu zen, ezin izan bainion prestatutakoa erakutsi.
Hurrengo egunetan beste lagunak euren eszenak erakusten hasi ziren. Bata bestearen ondotik, ia denek Anton Txekhoven Petición de mano egin zuten. Niri denek berdina egiten zutela iruditzen zitzaidan, eta batez ere aspergarria zela. Normala, naturala, ia bizitzarik gabea.
Egun batez, Mamen, Madrilgoa bera, bakarrik zegoela eta, ea norbait berarekin lan egiteko prest egongo zen galdegin zuen Pacak. Duda izpirik gabe besoa altxatu nuen: “Nik!” oihu egin nuen berehala, nik egingo nuela berarekin lana.
Guri ere Petición de mano egitea tokatu zitzaigun. Mameni esan nion, ikusitakoak ikusita, ez zuela merezi entsegurik egitea, testua ondo ikasteko eta pertsonaia ongi prestatzeko denen aurrean egin behar genuen paserako. Eta horrela egin genuen.
Iritsi zen eguna, eta espazio eszenikoa (mahaia, aulkiak…) prestatu ondoren, Pacari eta lagunei eszena egiten hasi ginen. Mamenek Natalia Stepanovna pertsonaia jokatzen zuen eta nik Ivan Vasilievitx Lomovena.
NATALIA STEPANOVNA (entra): ¡Ah, es usted! Y papá me dice: ve, hay un comerciante que ha venido por mercancía. ¡Buenos días, Iván Vasílievich!
LOMOV: ¡Buenos días, mi muy respetable Natalia Stepánovna!
Trisomiko bat banintz bezala keinu esajeratuak eginez eta nabarmenkeriaz jokatzen hasi nintzen pertsonaia. Ikaskide guztiak aho zabalik zeuden eta, eszenak aurrera egin ahala, denak barrez lehertzen ari ziren. Ni, jendearen erreakzioa ikusita, are gehiago puzten nintzen nire interpretazioan. Makur-makur eginda, ahotsa munstro bat bezala jarriz, groteskoa zen nire pantomima.
Eszena bukatu zenean, eta isiltasun luze baten ondoren, Paca bere aulkitik jaiki, Mamenengana hurbildu eta errieta egin zion, aurrean zuenarekin lan egiten ez jakitearren. Akzioak erreakzio bat behar zuela eta berak ez zuela jakin erreakzionatzen, ez zuela jakin aurrean zuen munstroarekin jokatzen.
— ¿Con quién estás trabajando? —esan zion—. ¡Es un monstruo! Estás trabajando con el mismísimo Mr. Hyde.
Ni erabat puztuta nengoen. Halakoak esaten nizkion nire buruari: “Neska honek ez daki ezer, gaixoa. Interpretazioaren munstro baten aurrean zer egingo du, ba! Ez dago nire parekorik! Denak barrez lehertzen utzi ditut. Hain aspergarriak ziren klase hauetan, behingoagatik jendeak disfrutatu du. Antzerkia konbokatu dut. Gainera, nor izango ote da Mr. Hyde? Seguru Hollywoodeko edo Estatu Batuetako aktore ospetsu bat dela”.
Paca, Mamenekin bukatu zuenean, bere aulkira bueltatu zen, eseri eta betaurrekoak kendu zituen poliki-poliki. Niri begiratu eta zera esan zidan:
— Hay otras escuelas, de payasos, donde te podría ir mejor. Iñigo, creo que te has equivocado de escuela.
Bat-batean mundua erori zitzaidan gainera. Mundu guztia ni egiten ari nintzenari begira zegoen, barrez lehertzen, eta gaizki egin nuela esaten zidan!
Egunak aurrera zihoazen eta nik ez nuen ezer ulertzen. Denak berdin jarraitzen zuen, eta ikasle guztiak Txekhoven eszena berdin-berdin egiten jarraitu zuten. Normal. Natural. Ezer pasatu ez balitz bezala. Aspergarri.
Berriro Pacak deitu zidan.
— Iñigo. ¿Cómo llevas el monólogo de Segismundo? ¿Quieres que nos pongamos a trabajar en ello?!﷽ ﷽ ﷽ ﷽ ﷽ ﷽ ﷽ ﷽zuen eta nik Ivan Vasiane usted! Y papievich Lomovena.
Pacari eta lagunei egiten.
rik egitea. Egunean bertan aurkezt
Nik baietz, eta berriz ere denen aurrean nengoen Pacaren galderei erantzuten. Zenbat galdera! Benetan ere gogaikarria zen.
— ¿Has pensado en todo lo que hablamos el otro día? ¿Cómo es el comportamiento de Segismundo? ¿Qué relación tiene con su padre Basilio? ¿Por qué se siente así Segismundo?
Azkenean, bukatu ziren galderak eta eszena egiteko eskatu zidan Pacak. Orain bai! Jantzi nituen praka motz apurtuak, ezarri nituen paperezko eskuburdinak eta kateak eta ekin nion Segismundoren bakarrizketari. Oihuka eta jestu esajeratuekin, dena emanda.
Bukatu nuenean, isiltasuna zen nagusi. Pacak, beste ikaskideak deitu zituen eta, beraiekin hitz egin ondoren, denak nire gainera bota ziren. Bakoitzak gorputz-adar batetik heltzen zidan eta nik ezin askatu. Denbora eman genuen horrela. Indar egiten nuen baina eurak gehiago ziren eta ezin.
Bat-batean oihuka hasi nintzen. “¡¡¡Basilioooo!!! Mándeme una chuleta!” Inprobisatzen hasi nintzen. Ezintasunetik. Jada gehiago ezin nuenean, isilik, geldi, pentsakor gelditu nintzen. Orduan Pacak esan zidan:
— Iñigo, empieza a decir el texto.
Eta eztiki, ia indarrik egin gabe eta begirada galdua banu bezala, deklamatzen hasi nintzen:
— Apurar, cielos, pretendo,
ya que me tratáis así…
Bukatu ziren William Layton Laborategian sartzeko probak eta ni hautatua izan nintzen. Hiru urte emango nituen bertan ikasten eta irakasle oso onak izan nituen. Paca Ojea bera tarteko.
Handik urte batzuetara, eta nik nire bidea jorratu ondoren sortutako Antzerkiola Imaginarioa taldearen Yuri Sam lanarekin berriz bueltatu nintzen Madrilera, Escena Contemporánea zeritzon jaialdira. Yuri Sam nik zuzendutako lana zen, eta xaman baten rola ere jokatzen nuen, Miren Gaztañagak eta Veronica Fernandezek xamanaren laguntzailearenak egiten zituztela, Kurma eta Kumalen, ilargiaren eta eguzkiaren espirituak. Lan inpaktantea zen, pertsonaia ikaragarri ederra, publikoa aulkiari itsatsita uzten zuena zerion edertasunagatik eta krudeltasunagatik.
Emanaldia bukatu zenean, sorpresa izan zen, Paca hurbildu zitzaidan kamerinora.
— Enhorabuena Iñigo —esan zidan—. Un trabajo magnífico. Qué voz, que interpretación, qué puesta en escena tan brillante. ¿Dónde has aprendido todo eso?
Eta nik zintzoki erantzun nion:
— Gracias, Paca… tú me enseñaste.