Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Agus eta Lali
Bilboko Mina Espazion ematen nuen Mis rarezas dirías tú eta bertara gerturatu zen emk-ko txino baten edo lkiko trosko baten itxura zuen gizon hura. Bere ile zuri, belarritako eta koletatxoarekin. Badirudi antzezlana asko gustatu zitzaiola, Euskaldunon Egunkarian aparteko kritika egin baitzidan:
“Aurreko eguneko afari batean hain zuzen ere azaldu zigun lagun batek gero eta gehiago aspertzen zela antzerkian, eta ni une hartan zer esan jakin gabe geratu nintzen. Hurrengo batean, ostera, badakit zer gomendatuko diodan: Ander Lipus Antzerkixe ikustea eta neuronak goitik beheraino astintzea”.
Kritika hau sinatu zuenak, Agus Perez du izena.
1991ko azaroaren 10ean egin zuen bere lehen kritika Euskaldunon Egunkarian. Dirudienez, Egunkariatik norbaiten bila ari omen ziren eta Mikel Martinez aktore bilbotarrari deitu zioten. Honek ez zuen bere burua horretan ikusten eta Agus Perezen izena eman zuen. Horrela hasi zen Agus, eta harrezkero bi mila kritikatik gora egin ditu. Haien parte bat eta bidean egin dituen gogoetak, Aititaren betaurrekoak izeneko liburuan bildu zituen Agusek. Izan ere, kritiken bitartez garai oso baten kronika idazten joan da, eta berak eta Lalik egindako artxibo lan itzelari esker “ganbila.eus” bezalako proiektuak martxan jarri ahal izan dira.
Ezagunak dira beste kritikari batzuk: Carlos Gilek erdaraz idazten zuen, euskaraz Jaime Valverdek, horretan denbora gutxiago egin zuen arren, eta berriki Arantzazu Fernandez eta Maddi Goikoetxea.
Agus eta bere lagun bereizezin Eulalia Marimon Lali haien smart txikian elkarrekin joaten dira herrietara. A8a ez dute ordaintzen, beraz errepide normaletik abiatzen dira Euskal Herriko antzoki edo plazetara. Ezagutzen ditugu bikote ospetsuak: Simone de Beauvoir eta Jean-Paul Sartre, Frida Kahlo eta Diego Rivera, John Lennon eta Yoko Ono, Bonnie Parker eta Clyde Barrow, Gertrude Stein eta Alice B. Toklas... Bada, euskal antzerkian baditugu Agus eta Lali.