Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Babiloniako loreak [41]
Hamazortzi urterekin Madrilera joan nintzenean, nire amona Ines Etxaniz zenak inoiz ulertuko ez nuen erabaki bat hartu zuen: bere gelan sartu zen eta itxialdian bost urte pasatu zituen, hil zen arte. Tristeziaz.
Zerk eraman zuen horretara?
Gerra garaia nola bizituko zuen? Inoiz aipatzen zituen gerra garaiko ezbeharrak. Badakit bost ahizpa eta anaia bat zituela. Ezkondu aurretik Gasteizen, Ondarroan eta Markina-Xemeingo Hotel Vegan aritu zela kamarera. Baina ezer gutxi nekien bere bizitzaz. Bere emozioez. Bere irriaz. Fededuna eta elizkoia. Abertzale sutsua, denborarekin jakin nuen herrian “margaritei”, emakume faxistei, harrika egiten ziela. Nork eta nire amamak.
Nolakoa zen nire amama?
Akorduan nuen nire amamaren gela, eta bertako naftalina usaina. Hil zenean ez zuen ia ezer utzi. Ohea, horman zintzilik gurutzea, eta albo batean arropaz beteriko armairua. Bere galerak asko markatu ninduen eta bere bizitzako azken egunak teatrora eramatea deliberatu nuen. Jose Pablo Arriagaren eszenografiak eta Oier Ituarteren argiek eszenaratze hermetiko hari izugarrizko edertasuna eta indarra eman zioten.
— Ai! Ni hiltzen naizenean! —esaten zidan amamak.
Barne bidaia bat izan zen. Nik antzezten nuen bere pertsonaia. Bere barrunbeetan sartu nintzen. Ile guztiak depilatu nituen, eskuko azazkalak luze utzi eta esmaltea jarri nuen. Ahotsaren lanketan murgildu nintzen, apala eta agudoa. Berak zituen mugimendu eta keinuetara eraman nuen gorpuzkera. Berak sentitu zuen bizi-larritasuna publikoari helarazi nahi nion. Bestalde, nire nerabezaroko Markina-Xemein irudikatu nahi nuen. Modu esperpentikoan. Istorioari poetika pertsonal bat eman nahi nion, amamaren bueltan zeuden pertsonaiak esajeratuz. Nikosia auzokidearen laguntza ezinbestekoaz aparte, gela hartara medikua, politikoa eta apaiza sartzen ziren bisitan, bakoitzak bere interesak bilatuz. Eta horren guztiaren inguruan bueltaka, Bo enterradore ahomotela, gurutzez betetako kanposantu bat zeramala berarekin, bera zen Ines ez hiltzeko erregu egiten zuen bakarra, hilerriko zuloan sartuko ez zelakoan, hil berri zen herriko aguazila lodiegia zelako.
Zirrara sorrarazi ninduen beste irudi bat nire beste amona Venantziarena izan zen. Berak, alzheimerrak jota, burua galdu zuen. Batzuetan, bere maleta egin eta gelan egoten zen zain, bera jaio zen baserrira itzultzeko prest. Bere haurtzarora. Antzerkiak bizitzatik edaten du, baina ez da bizitza. Irudi hau ere lanean sartu nuen.
Ikuskizuna ez zen askotan eman. Nori inporta dio atso zahar baten istorioak? Antiheroi baten istorioak? Ez gaude prest edo ez daukagu gogorik horrelakorik ez ikusi ez eta entzuteko ere. Hobe beste zerbaitetan entretenitu.
Niretzat, ordea, amamari opari bat egitea bezala izan zen. Nire arima sendatzeko eta berea libre uzteko. Obraren bukaeran, amamak azken arnasa hartu ondoren, Zamaltzain beltzarekin joaten zen dantzan. Ondoren Hegoak, antzezlanean zehar narratzaile papera jokatzen zuen bere biloba kantariak, abesti bat eskaintzen zion Babilonia madarikatuan. Arteak hori dauka, bizitzaren minak eta zauriak sendatzen lagundu dezakeela.
Amama… poesiak salbatuko gaitu!
Artedramak ekoitzi zuen eta Antzerkiola Imaginarioaren azken lana izan zen, 2009. urtean. Azken arnasa.