Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Yuri Sam. Otoitza [27]
Jon Gerediagari formatu txikiko zerbait idazteko proposatu nion. Tabernetan eta espazio askotarikoetan egiteko bakarrizketa bat, nire aurreko trilogiaren antzera. Jon unibertsitateko doktorego tesia egiten zegoen eta Txilera joan zen, maputxeen gizartea aztertzera. Beraien errituak, hizkuntza, sinboloak eta maputxeen xamanak diren matxien mundua ikertzera joan zen. Horren emaitza Drama y símbolo en la espiritualidad mapuche titulupean idatziko zuen unibertsitateko doktorego tesia izan zen.
Egun batez, testu bat igorri zidan posta arruntez Txiletik etxera. Irakurri nuenean oso indartsua iruditu zitzaidan, baina ez taberna batean egiteko modukoa. Testuak eta istorioak zuten indar poetikoaz ohartuta, beste zerbait egin behar nuela iruditu zitzaidan. Buruari bueltaka hasi nintzen, zer egin nezakeen hain testu ederrarekin? Erritual bat egitea bururatu zitzaidan. Hitz horiek xaman batek esaten bazituen, espazioa, mugimendua… lana oro har sakratu bihurtu behar nuen. Eta aktorearen jokoa, berriz, dantza.
Gutxika-gutxika Jonekin testua lantzen hasi nintzen, eta bakarrizketa bat izatetik beste bi pertsonaia gehitzera pasatu ginen, Kurma eta Kumalen deituko zirenak. Ilargia eta eguzkiaren izpirituak, xamanaren delfinak, laguntzaileak, Veronica Fernandezek eta Miren Gaztañagak jokatuak.
Aktore bezala gauza batzuk saiatu, esperimentatu, probatu nahi nituen. Indian ikasitako kathakalia, Baliko maskarak eta mugimendua, Japongo noh antzerkia. Ordura arte ikasitakoarekin jolastu nahi nuen, bide berriak jorratu eta aztertu. Mugimenduen partitura bat eraiki, dena kodifikatua eta nire imajinariora ekarria. Baina, nola egokitu neurera? Juan Antonio Urbeltzengana jo nuen. Berarekin luze hitz egin ondoren, Arratiako jota eta Baztango mutil dantzak ikasteko esan zidan. Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak duen lokalera joaten hasi nintzen. Lurdes Odriozola eta Jon Lizarralderen konplizitatearekin, Oier Araolaza eta Mikel Legorburu izan nituen irakasle. Beste dantza batzuk ere sartu nituen ikuskizunean, betiere nire erara moldatuak eta estilizatuak. Adibidez, Yuri Samen bazen borrokako pasarte bat, eta Xemeingo dantzan ezpata txikiekin egiten dituzten mugimenduak baliatu nituen. Dena izan zen bilaketa. Ekialdeko tradizioetan oinarritutako mugimendu eta lanketa energetikoez aparte, gure herriko dantza eta bestelako mugimenduak landu nituen, esku pilotariaren gorputz dantza, esate baterako. Aitor Agirianorekin batera koadro energetiko batzuk ere sortu genituen, dramaturgiaren pultsuari zegozkionak. Goi, erdi eta beheko plano energetikoetatik zeharkatzen zuen ekintzak, eta horrek berebiziko indarra ematen zion antzezlanari. Dramaturgia guztiek horretara begira lan egiten zuten: Oier Ituarteren argi lurtar eta aldi berean zerutiarrak, Miren Lore Garmendiak eta Azegiñe Urigoitiak diseinatutako jantziak, Jose Pablo Arriagaren eszenografia eta makilen joko espaziala eta formala. Dena erritualari, otoitzari begira.
Yuri Sam antzezlanak V. Donostia Antzerki Saria irabazi zuen eta nazioarteko hainbat jaialditan egon zen: Chicago, Miami, Mexiko Berria, Rosario, Teheran eta Kairon, besteak beste. Gure herrian ez genuen hainbestetan eman, baina ikusi zutenek lan haren indarra, nortasuna eta poetika goraipatu izan dituzte beti. Evohe!