Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Arozena eta Landart
Zer egiten zuten oiartzuar batek eta donoztiritar batek Markina-Xemeinen? Aspaldi Bizkaia aldean ibili ez zirelako aitzakian, bisita egin zidaten Eugenio Arozenak eta Daniel Landartek. Sorpresa izan zen, bat-bateko deia, nonbait Lekeition zeudela eta ea Markina-Xemeinen elkartuko ginen. Eta horrela egin genuen: taberna batean elkartu, zerbait hartu eta gurasoen etxera gonbidatu nituen. Gure etxetik, gonbidatua dena gosez behintzat ez da inoiz aterako. Atuna, zainzuriak, perretxikoak, tomatea, okela, arraina eta, etxeko berezitasuna, kroketak. Postrerako arroz esnea eta pastak. Kafea eta etxeko patxarana. Eta eskerrak ez zutela abisatu! Landart loriaturik zegoen nire amaren ateraldiekin eta jaten emateko setarekin, eta Arozena berriz gure aitarekin berriketan, futbolaz edo Iurretako paper-fabrikaz, auskalo! Otordua egin ondoren Arretxinaga auzora joan ginen, garai hartan bertan baikenuen Abarka antzerki taldearen lokala. Arozenak eta Landartek Abarka antzerki taldearen errepika zati bat ikusi eta oso eskertuak alde egin zuten Markina-Xemeindik. Han joan ziren gure bi protagonistak, Ander Lipusi bisita egin ondoren, bakoitza bere herrira.
Landart ekeko (Euskal Kultur Erakundea) lehendakari zela ezagutu nuen, eta bere obra ere irakurri dut. Arozena, berriz, ehazetik antolatutako ekitaldi batean ezagutu nuen. Handik aurrera bere beste pasioetako baten berri izan nuen: antzerki emanaldiak bideoz grabatzea, nonbait euskal antzerkiaren artxibo dokumentatu bat izateko asmoz. Daniel Uztaritzetik Baionaraino doan Errobi ibaiaren saihetseko bidexkan paseatzen imajinatzen dut orain. Eugenio, Hego Amerikako herrixka batean, ohi duen moduan. Biak ala biak euskal antzerkigintzaren historiaren arte eta parte.