Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Urregarai Herri Eskolan
Urte asko daramatzat Aulestiko eskolan antzerkia transmititzen. Oraindik ere hiruhileko bakoitzean bi aldiz joaten naiz Aulestiko Urregarai Herri Eskolara antzerkia irakastera. Udaletxeko goiko ganbaran dago aretoa eta bertan ematen dizkiet klaseak. Goizeko bederatzietan hasi eta eguerdira arte, txandaka etortzen zaizkit haurrak. Hiru talde izaten dira, sei urtetik hamabi urtera bitartekoak.
Nire herrian zesta puntako Jai-Alai unibertsitatea zegoen, eta bertan gazte asko prestatzen ziren gero Ameriketara joateko. Esaera zaharrak dioen bezala, “zer ikusi hura ikasi”. Daukaguna ikasten dugu, edo irakasten digutena. Txikitan belakiak bezala dena xurgatzeko prest gaude. Horrela, Aulestin ere umeak eta gazteak antzerkiz busti dira eta harreman horrek beste zerbait ekarri du. Izan nituen hiru ikaslek antzerkiaren bidea jarraitu nahi izan dute. Pentsa! Aulesti bezalako herri txiki baten zer nolako batezbestekoa den. Baina ezagutzak hori dakar, ezagutzen ez denaz ezin da gauza askorik egin. Transmisioaren funtzioa hori da.
Nire egitekoez aparte, batzuetan beste artista batzuk ere gonbidatu izan ditut eskolara. Hala nola, Alex Tello eta Jose Mari Agirretxe Porrotx, Ruper Ordorika, Kubako Duo Karma eta D’Capricho musikariak eta Dejabu Panpin Laborategiko aktoreak. Eskola garaian beste artista batzuekin harremana izatea oso garrantzitsua da. Sortzaileekin lanketa bat egitea, galderak pausatzea eta haiei entzutea beste ikasketa bat da. Haurrek duten entretenimendu gaindosiari aurre egiteko modu on bat. Kultura hegemonikoen aurrean artistak hezur-haragizkoak garela ohartarazi, eta beste komunikazio bide bat zabaldu. Hurbilagokoa.
Haur izan ziren haiek jada nerabezarotik ere pasatu dira, eta denborak bere funtzioa betetzen jarraitzen du. Tik-tak. Tik-tak. Garaiak ere aldatu dira eta azken urteetan beste herrialde batzuetatik etorritakoen seme-alabek aniztasuna ekarri dute herrira. Euskara da entzuten den hizkuntza baina, adibidez, Doha eta Mozard anai-arrebek euren artean arabiarrez ere hitz egiten dute. Eskola, hezkuntza bera esango nuke, oso garrantzitsua da. Bertan ikasten dira eta ikusten dira integrazioaren arazoak, konfiantza, generoaren inguruan landu beharreko gaiak, eta antzerkiak hori guztia baretzen edota sendatzen laguntzen du.
Haurrekin aritzerakoan herrian antzerkiak beste dimentsio bat hartzen du. Gainera, herria txikia izanik, denak gara ezagun. Gurasoek ondo asko dakite zein egunetan joan den Ander Lipus eskolara eta zer egin duten. Horretaz aparte, pazko asteko adelen bitartez, antzerkiaz gozatzeko parada izaten dute eta horrela antzerkia euren bizitzan modu naturalean txertatzen da. Batzuek gogokoago izango dute beste batzuek paso egingo dute, baina behintzat, antzerkia sentitzeko eta bizitzeko aukera emango zaie. Haurtzaroan eta nerabezaroan nik izan ez nuen aukera.