Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Pont-l`Eveque Frantziako udalerrian, Normandia Beherea eskualdean, Theatre Organic-eko Sophie Gazel eta Pablo Contestabilek antzerki ikastaroak antolatu zituzten. 2002ko abuztuan Europako bazter guztietatik etorritako hamabost bat ikasle batu ginen bi astez topeng dantzak ikasteko. Topeng hitzak indonesiar hizkuntzan maskara esan nahi du. Maisua Mas Soegeng zen, bere ibilbidean Peter Brookekin aritutakoa eta Baliko antzerki maskaretan aditua.
Nik aurretik, eta bertatik bertara istako topaketetan zertxobait landu banuen ere, pixka bat gehiago sakondu nahi nuen hain erakargarri egiten zitzaidan maskara antzerki hartan. Antonin Artaudek ere askotan aipatzen du bere idatzietan Baliko antzerkia. Deabrua gorputzean sartu izan balitz bezala jokatzen du aktoreak. Jokoaren maila oso bizia izateaz aparte, inprobisaziorako dohainak lantzeko oso teknika interesgarria da. Gorputza tentsio interesgarri batean kokatzen duelako. [26]
Kathakaliarekin bezala, nire asmoa ez zen Baliko maskaren aktore edo maisu bihurtzea; nik haien jokatzeko eraren esentzia hartu nahi nuen, dna nolabait esateko. Oteizak behin esan zidan bezala, “me interesa el origen”.
Mas Soegeng-ekin ikasitakoak Yuri Sam lanerako baliatu nituen batez ere. Oposizioan dauden bi indarrak menderatzen ikastea, manis eta keraz, Odinekoek animus eta anima deitzen diotena eta gurean leun eta gogor izango litzatekeena; gorputzaren segmentazioa; begiradaren lana; gorputz barnean deabrua izango banu bezala dantzatzea. Honek guztiak balio izan zidan nire aurre-adierazpena lantzeko, eta eszenan nire jokoa aberatsagoa izateko. Baita beste lan batzuetarako ere. Adibidez, urte batzuk geroago, 2009an, Hernaniko Txanobarragorro herri antzerkian jokatzen nituen hiru juje maskaratuak antzezteko. Topengak badu zerbait ganberroa, jostalaria, alaia, freskoa, bufoiaren izaerari hurbiltzen dena, oso erakargarria dena antzerkirako: “Txak! Txak! Txak Txak Txak!!!”.