Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Oscarrak
Alokairuak pagatuz auzoz auzo eta etxez etxe ibiltzera ohituta geunden garai hartan Tirso de Molina inguruan bizi nintzen, Meson de Paredes kalean, hain zuzen. Egun batez etxera etorri zen Eusebio Calonge, Sayo laborategiko nire lagun kanariarrarekin. Eusebiok, aurkeztu zenean, bera zapataria zela esan zidan, eta zapatari moduan ateratzen zuela bizimodua Indian. Bere ceceoarekin eta Daliren erako bibotearekin dena sinetsi nion. Handik gutxira jakingo nuen nor zen bibotedun zapatari hura.
La Zaranda antzerki taldea ikustera joan nintzen Alfil Teatrora. Perdonen la tristeza obra ematen zuten. Bukatu zenean liluratuta nengoen obraren indar poetikoarekin eta aktoreen jokoarekin. Nortzuk ziren haiek? Eusebio, bibotedun zapataria, taldeko idazlea zen, eta Paco de la Zaranda (Francisco Sanchez), Gaspar Campuzano eta Enrique Bustosekin batera osatzen zuen La Zaranda. Teatro Inestable de Andalucia La Baja deitzen zioten antzerki taldea. Handik urte batzuetara, Andaluziako Gobernuaren sostengu faltagatik, Teatro inestable de ninguna parte deituko zena. Niretzat, Espainian izan den antzerki talderik errespetagarrienetakoa eta gogokoenetakoa.
Antzerki klasikoa utzi nuenean Libertad 8 kafean hasi nintzen lanean. Jendez lepo jartzen zen taberna modan zeuden kantautoreak eta cuentacuentos jasanezinak ikusteko. Cuentacuentos jasanezinak diot, ipuinak kontatzeko erabiltzen zuten tonu infantil hori, publikoa tontoa balitz bezala tratatzen duen cuentacuentista hori, ez dudalako inoiz jasan. Bestalde, kantautore ezagunak edo handik denbora batera ezagun egingo zirenak pasatzen ziren Libertad 8ko eszenatokitik: Luis Pastor, Pedro Guerra, Rosana, Javier Alvarez eta estimatzen nuen Juan Antonio Canta. Azken honek, El Rap de los 40 limones abestiarekin arrakasta handia bildu eta handik gutxira bere buruaz beste egin zuen.
La Zarandakoek ere bertara joateko ohitura zuten, baina ez kantautoreak ezta cuentacuentistak ikustera. Inongo jarduerarik ez zegoenean agertzen ziren eurak. Gogoratzen dut egun batez, Paco de la Zaranda tabernan jarri zela norbaiten zain. Lasai, tenple handiz garagardo batzuk hartzen zituen bitartean. Eta itxaroten. Itxaroten zegoela zioen. Inork ez zekien nori. Baina itxaroten. Egun hartan, aldamenean beste gizon bat zegoen, pixka bat mozkorturik, eta Pacorekin hitz egiten hasi zen. Pacok esaten zion itxaroten zegoela. Inork ez zekien nori baina itxaroten zegoela. Aldameneko laguna mozkortuta zegoen eta itzelezko galiziar azentuarekin lasai egoteko esaten zion, etorriko zela. Halako batean, Pacori galdetu zion ea nongoa zen. Eta Pacok erantzun zion galegoa zela. Orduan hasi zen bien arteko eztabaida sutsua. Pacok bere itzelezko andaluziar azentuarekin esaten zion bera ere galegoa zela. Ai ama! Pacok muturreraino eraman zuen eztabaida, bizitza bera teatroa da!
Batzuetan trago batzuk hartzeko elkartzen ziren, eta han egoten ziren tertulian. Juan Diego aktorea ere sarritan batzen zen euren tertulietara. Halako egun batean gaua luzatu zen, eta nola! Berandu zen, eta niri zegokidan taberna zarratzea. Bezero guztiak joanak ziren eta Eusebio, Paco, Gaspar, Enrique eta Juan tertulian zeuden. Gutxika-gutxika boskotearen tonua igotzen hasi eta animatzen hasi ziren. Guztiak kantuan eta elkarri izugarrizko txaloaldiak egiten bukatu zuten. Hura zen hura saltsa! Euren artean Oscarrak banatzen ari ziren. “ˇˇˇPremio al mejor actor secundario!!!” Eta iji eta aja! “ˇˇˇPremio a los mejores efectos especiales!!!”. Barrez lehertzen ziren, nork baino nork sari potoloagoa jaso eta esker oneko hizketaldiak botatzen zituztenean. Ostatuko ahozapitako bat erabiltzen zuten garaikur bezala. Txantxa eta kritika, mahai gainean jarriak.
Hain absurdo eta injustua den mundu honetan, antzerkian gabiltzanok gure ofizioan, batzuetan, konplizitateak bilatu, elkarri laztanak eman eta norbere buruari muxuak ematea beharrezkoa dugu. Dena ezin da kaka zaharra izan!