Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Ardoaz blai
Fumo mucho. Demasiado.
Fumo para frotar el tiempo y a veces oigo la radio.
Y oigo pasar la vida como quien pone la radio.
Fumo mucho. En el cenicero hay
ideas y poemas y voces
de amigos que no tengo. Y tengo
la boca llena de sangre,
y sangre que sale da las grietas de mi cráneo
y toda mi alma sabe a sangre,
sangre fresca no sé si de cerdo o de hombre que soy,
en toda mi alma acuchillada por mujeres y niños
que se mueven ingenuos, torpes, en
esta vida que ya sé.
Me palpo el pecho de pronto, nervioso,
y no siento un corazón. No hay,
no existe en nadie esa cosa que llaman corazón
sino quizá en el alcohol, en esa
sangre que yo bebo y que es la sangre de Cristo,
la única sangre en este mundo que no existe
que es, como el mal programado, o
como fábrica de vida o un sastre
que ha olvidado quién es y sigue viviendo, o
quizá el reloj y las horas pasan.
Me palpo, nervioso, los ojos y los pies y el dedo gordo
de la mano lo meto en el ojo, y estoy sucio.
Y mi vida oliendo.
Me digo que estar borracho es no estarlo
toda la vida, es
estar borracho de vida y no de muerte,
es una sangre distinta de esta otra
espesa que se cuela por los tejados y por las paredes
y los agujeros de la vida.
Y es que no hay otra comunión
ni otro espasmo que éste del vino
y ningún otro sexo ni mujer
que el vaso de alcohol besándome los labios
que este vaso de alcohol que llevo en el
cerebro, en los pies, en la sangre.
Que este vaso de vino oscuro o blanco,
de ginebra o de ron o lo que sea
que es como la infancia, y no es
huida, ni evasión, ni sueño
sino la única vida real
y agarro de nuevo la copa como el cuello de la vida y cuento
a algún ser una historia de amor.
Es tan bella la ruina, tan profunda
sé todos sus colores y es
como una sinfonía la música del acabamiento.
Lepoldo Maria Panero, La canción del croupier del Mississipi
Poema eder eta gordin honekin hasten zen Ardoaz bakarrizketa. Jatorrizko poema luzeagoa da, baina aldaketa txiki batzuk egin nizkion idazlearen baimenarekin. Gainera, poema errezitatu ondoren, Leopoldo poeta handiaren izena eta izana goraipatzen nituen: “Poldo, Poldo, Poldo, Le-o-poldo!” oihukatuz eta publikoa konplize eginez.
Mina Espazion estreinatu genuen eta Antzerkiola garaian herriz herri, hainbat urtez, ehundik gora emanaldi eman genituen. Normalean Alex Gerediaga Kabul eta biok joaten ginen. Kabulek teknikarekin laguntzen zidan: musikarekin, argiarekin eta proiekzioekin. Sonia Aoujil argazkilariaren irudiak proiektatzen genituen obran zehar. Zenbat pasadizo eta kontu bizi izan genituen Ignatius eskale “zin-patikoarekin”. Gogoratzen dut Kanboko Gazte Topagunean, Haikaren sorrerako aurkezpen ekitaldian, ia mila gazteren aurrean, kafe karpa zeritzon espazio handi batean, kristoren eszenatoki puskan, egunez, han zegoen iskanbilarekin jaurtigairik gabeko pistolarekin tiroa eman eta gazte guztiak isildu eta txaloka hasi zirenekoa. Edo Eskuernagan Ardoaz ematera joan eta upeltegi batean bukatu genuenekoa Arabako Errioxako ardo ederra edanez. Edo Gasteizko festetan, kalean jende artean hasten zenez ikuskizuna, eszenatokira igo baino lehen, jo egin nahi nindutenekoa. Beno! Hori askotan gertatzen zitzaidan, jendeari tragoak lapurtzen bainizkion. Harrigarria zen baita ere zakurrek nola zaunka egiten zidaten “Non dago poesia?” edo “Zoazte guztiok akerraren ipurdia miazkatzera!” oihukatzen nuenean. Hain zen erreala pertsonaia, hain benetakoa!
Hala ere, ondorengo hiru herrietan bizitako esperientzia markatuta geratu zitzaidan: Adunakoa, Irisarrikoa eta Aulestikoa.
Herri euskalduna da Aduna, eta han dago aspalditik Asvinenea. Egun hartan esan zidaten udalak ez ziela kasu askorik egiten. Herrian zeuden enpresek aberastasuna ekartzen ziotela herriari, baina proiektu honek, omen, ez askorik. Nola eta noiz ostia ulertuko dute gure herritarrek —ezkertiarrek zein eskuindarrek— kulturak duen balio immateriala!
Herrira iritsi ginen eta ez zen mugimendu askorik sumatzen. Tabernan guraso gutxi batzuk berriketan eta askoz gehiagorik ez. Guk ere kafea hartu eta kultur etxean muntatu genuen gure ohiko eszenografia. Mahai bat, aulki bat eta ardo botila. Atzeko aldean proiekzioetarako oihal zuri bat. Ignatius pertsonaiak bere poltsan zeraman atrezzoa: hamar bat banana, emanaldian zehar jaten nituenak, tabako pakete bat eta pistola bat.
Iritsi zen emanaldi ordua eta nahiko jende bildu zen antzerkia ikustera. Publiko artean azaldu zen Ignatius, jendea zirikatuz eta bere “delirium tremensak” eragiten zizkion keinuak eginez eta esaldiak oihukatuz. “Non dago poesia?” eta “Zin-patikaaaa!” Normalean ikusleek irri egiten zuten baina Adunan jendea oso serio zegoen. Sumatzen hasia nintzen antzezlana ez zela herritarren gustukoa izango. Emanaldia aurrera joan ahala, gurasoek haurrak gelatik atera zituzten. Inoiz ez dut horrelakorik egiten, baina Ignatiusen oihu eta irainak normalean baino suabeago bota nituen. Autozentsuratu ere egin nintzen, eta testuko esaldi batzuk inprobisatu eta beste batzuk kendu egin nituen. Jendearen begiradak inoiz baino kezkatuago antzeztera eraman ninduen. Gelan tentsioa sumatzen zen.
Bukatu zenean zinegotziarekin hitz egin nuen. Saminduta zegoen. “Hau ez da kultura!”, esan zidan. Eta nik erantzun, “Zer ekarri duzue bada? Zuek deitu zenidaten etortzeko. Zer pentsatzen zenuten ikusiko zenutela bada?”. Orduan jakin nuen alboko herriko norbaitek esan omen ziela emanaldia ondo zegoela, baina eurek ez zutela ikusitakoa espero. Aurreko astean Pello Zabala egon zen eguraldiari buruz hitz egiten, eta pentsatzen omen zuten Ardoaz ardoaren inguruko hitzaldi bat izango zela. Azkenean ez haiek eta ez gu ez ginen gustura geratu eta Adunako esperientzia ahaztuko ez dudan horietako bat izango da. Ez naiz inoiz gehiago Adunara bueltatu, baina zeinek daki! Espero dut egunen batean deituko gaituztela berriz, gure antzezlan bat ikusi eta gustuko izan dutelako deituko gaituztela. Bitartean beste herri eta plaza batzuetara joango naiz. Beti ezin da mundu guztiaren gustukoa egin.
Eta herriak aipatzen hasita, Iparraldea nuen oraino ukitu gabeko geografia, ukitu gabeko plaza. Zaila zen bertako antzerki sare edota elkarteekin harremanetan jartzea. Oker ez banabil, Antton Lukuren bitartez eta Haize Berrik antolatuta joan nintzen lehen aldiz Iparraldera antzeztera. Irisarrin izan zen, herriko areto batean. Maixan Merkapide izuratarra izan zen Iparraldearekin harremana izatera bultzatu eta lagundu zidana. Asko zor diot berari.
Emanaldi hartaz zer esan… Sentitu nuen han zegoen publikoak antzerkia ulertzen zuela. Ikusteko manera ezberdina zen. Sumatzen zen ikusleak bazuela jakitate bat, antzerkia ezagutzen zuela eta aktorearen jokoa errespetatzen. Gerora konturatu nintzen bertan zeuden ikusle horiek nortzuk ziren: Daniel Landart, Fuchs anaiak, Antton Luku, Mattin Irigoien, Eñaut Larralde, Arño Uhart Xuburu, Nora Arbelbide…
Esperientzia ederra izan zen eta hortik aurrera hasi nintzen beste Iparralde bat ezagutzen. Ez lauburuz ez piper gorriz ez ikurrinez jositako Iparraldea, nire munduarekin harreman zuzena zuena baizik. Maskarada, pastoral, libertimendu, tobera eta herri antzerkiaren Iparraldea. Baita antzerki eta dantza talde profesionalena ere: Théâtre des Chimères, Le Petit Théâtre de Pain edota Elirale dantza konpainiena. Beste leiho bat ireki zuen Iparralde horrek nire bidean.
Aulesti niretzat betidanik izan da herri berezia. Gaztetatik Santa Eufemira joatea maite nuen eta herriarekin beti izan dut lotura polit bat. Trolebu elkarteak antolatu zuen emanaldia eta Iluntzar taberna gainezka jarri zen. Pribilegiozko gertaera bailitzan, han elkartu ziren herriko aguazila, alkatea, zinegotziak, gazte eta zaharrak, gizon eta emakumeak… kristoren giroa sumatzen zen. Publikoa dena emanda zegoen, eta Ignatius ere... berdin! Txistu eta txalo zaparradarekin bukatu zen antzezlana. Aulestin zerbait berezia sumatu nuen: antzerkizaletasuna eta herritarren izaera aktibo eta parte-hartzailea. Ni orduan, Bilbotik desterratuta, beste herri-etxe-leku baten bila nenbilen. Juan Mari Onaindia Ibekats eta Eli Azpiazurekin hitz egin nuen. Ondoren, Jon Bollar alkatearekin eta udaleko zinegotzi guztiekin. Handik urte gutxira Aulestin sortuko genuen ADEL, Artedrama Euskal Laborategia.
Ignatiusen hastapenen bidaiarekin bukatzeko, gogoratu nahi dut Kultur Errota zeritzon proiektuari esker, eta Euskal Herriko hainbat euskara elkarteren bitartez, emanaldiak egiteko izan nuen aukera. Emanaldia Paneroren erdarazko poemarekin hasten nuenean bati baino gehiagori ia bihotzekoak ematen zion! Baina tira, ez naiz orain euskara puruaren diskurtsoetan sartuko.
Sarritan, emanaldi bat baino gehiago programatzen zen eta batean baino gehiagotan egokitu zitzaidan Caroline Phillips eta Mixel Ducaurekin plaza partekatzea. Zigarro pila bat erre, zortzi-hamar banana jan eta ardo botila osoa edan ondoren, Ignatiusek emanaldi guztietan goitika egiten zuen, egia da pixka bat higuingarria ere bazela. Bukatzerakoan taula gainean utzitako lorrina garbitu beharra zegoen, ondoren Carolineri eta Mixeli lekua utzi eta euren kantu goxoak entzun ahal izateko.
…Eiheralarre
ez zaitut ahantziko
Haur denborako Eiheralarre
maite zaitut betiko…
…Eiheralarreko bazterrak
mendi-zelai zinez ederrak
jende zintzoak, herritarrak
maite nituen hango haurrak…
Bakoitzak bereari heltzen dio, bereari kantatzen dio. Niri, ordea, bestelako paisaia tokatzen zitzaidan bizitzea. Gogoratzen dut, gau batez emanaldi ostean, Bilbora itzuli eta San Frantzisko auzoan —bertan bizi nintzen— auto aurrera jonki bat eta puta bat agertu eta erdi oihu erdi kexaka hasi zitzaizkidala. Caroline Phillips eta Mixel Ducau imajinatu nituen emanaldia bukatuta euren etxera bueltatzen. Han ez zen jonkirik, ez putarik, ez eskalerik izango. Errepide txiki bat mendi artean, isiltasuna nagusi, agian haizea entzungo zen, edo mozoloen eta bestelako gautxorien oihartzuna.
Artista bakoitza bizi duen errealitatetik mintzatu behar da. Ezagutu behar dugu, begiratu behar dugu eta hausnartu behar dugu gure inguruan dagoenaz. Gure komunitatean daukagunaz jabetu behar gara eta hortik hasi antzerkia egiten. Horrek aberastuko du gure errealitatea. Artea egiteko bizitzatik edan behar da. Eta busti, adibidez; ardoaz blai.