Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Pragako teatro beltza
Gauzak ezagutzeko bi modu daude, etxean gelditu eta irakurriz, pelikulak eta dokumentalak ikusiz… edo bidaiatuz.
Irakurri nuen nonbait Pragako Teatro Beltzaren inguruan eta hori ezagutu nahi nuen. Igor Larrinaga Larri eta Joseba Agirre Morti nire Markina-Xemeingo lagunei esan nien ea animatzen ziren Pragara etortzen. Gogoratzen dut diru gutxi genuela, eta bakoitzak instrumentu bat eramatea pentsatu genuela, kalean sos batzuk ateratzeko. Batak gitarra, besteak txistua eta nik saxofoia. Pragaraino autoz joan ginen. Iritsi eta garagardo oso merkea zela ikusi genuenean, kalean jotzeko ideia baztertu genuen.
Antzerkia ikustera joan nintzen egunean han utzi nituen lagunak, taberna zuloan. Egia esan, Teatro Beltza ikusita, argi geratu zitzaidan nik ez nuela hura egin nahi. Objektuak eta aktoreak hegaz, tramoia gora eta behera… ez zitzaidan batere interesatu. Ez zen nik egin nahi nuen antzerkia. Pixka bat etsita baina harro, zer ez nuen egin nahi jakitearen sentsazioarekin, Larri eta Morti utzi nituen taberna zulora bueltatu nintzen. Bat izkina batean zegoen, eta bestea beste puntan. Sekulako mozkorrarekin biak.
Hori izan zen azkenean Pragako bidaia. Mozkorraldi luze bat. Etxe okupatuetan eta taberna alternatiboetan hainbat kontzertu ikusi eta gazte sentitu. Azkenean, Txekiako Cesky Krumlov herriko paraje galdu batean bukatu genuen, komuna hippy batean, ilargi betea ospatzen, bizitzari kantatzen, harriak berotu eta sauna naturalean sartuta, aintziran biluzik bainatu eta tripiak eta perretxiko haluzinogenoak jaten. Pragako bidaia, beltza ez ezik, kolore guztietakoa izan zen.