Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Legaleon-T eta L’Alakran
Espe Lopez Legaleon Teatroko iruindar aktorearekin Babiloniako loreak obran lan egiteko aukera izan nuen. Aurretik, Espek Antzerkiolaren azkeneko Stage Nazioartekoan irakasle gisa jardun zuen. Nahiz eta ordura arte aktore lanean bestelako moldeetan aritu izan, oso ondo jokatu zuen Nikosiaren papera. Legaleoneko aktoreek beti jokatu izan dute pertsonaia eta pertsonaren artean dagoen hari finarekin. Ez dute pertsonaiaren beharrik, soberan dago, eurak aktoreak/pertsonak dira oholtza gainean daudenak, euren amorru, hauskortasun, maitasun eta gauzaez guztiarekin.
Legaleon-T antzerki konpainia 1986an sortu zuten Irunen Ana Perez, Oscar Gomez, Antton Anduaga, Edurne Rodriguez eta Espe Lopezek. Taldeak antzerki lan esanguratsuak egin zituen eta gure herriko paisaia teatralean antzerki alternatiboaren bidea ireki zutela esan daiteke. El silencio de las Xygulas, Mujeres al rojo vivo edo Ubú izan ziren euren lan batzuk. Rakel Marin Ezpeleta aktore gasteiztarrak idatzi zuen Antzerkiola Imaginarioa eta Legaleon-T taldeei buruzko unibertsitate lana. 2020an argitaratu zen Genealogía, procesos y consecuencias en el teatro experimental del cambio de milenio. Euskadi como espejo titulupean.
Espe eta Oscar sarritan etorri izan dira gure lanak ikustera, nik ere euren lanak ikusi izan ditudan bezala. Beti izan dugu elkarrekiko konplizitate, miresmen eta errespetu hori. Anarekin baita ere. Urte batzuk geroago, Hendaiara etorri ziren Zazpi senideko antzerkia ikustera, adibidez, eta emanaldiaren ondoren Esperekin hitz egiten Oscarri sari potolo bat eman ziotela komentatu zidan. Oscar Gomez Irungo L’Alakran taldeko zuzendariari Suitzako Kultura Ministerioak Antzerki Sari Nazionala eman zion bere ibilbideagatik.
Hauek ere ez dira inoiz beren herrian profeta izan. Agian, pailazoak eta bufoiak bai!