Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Huts Teatroa
Bidelagunak bidelagun, hautuak hautu, nire bidea argitzen ari zen. Artedramaren magalean sortu nuen 2012an Huts Teatroa, proiektu pertsonalak bideratzeko asmoarekin. Antzerkiola Imaginarioaren garaian estetika baten bilatzea garrantzitsua bazen, Huts Teatroarekin beste bide bat zabaldu zen niretzat. Proiektuaren ezaugarrietako bat euskal idazle eta dramagile garaikideen obrak taularatzea izan da. Bertan jada ez dago aktore talde egonkor bat, eta proiektuaren arabera aktore ezberdinekin partekatu izan dut proiektua.
Huts Teatroak euskara hutsean sortzen ditu bere sorkuntza guztiak eta ez du erdarazko bertsiorik egiten. Apustua irmoa da. Antzerkia bi hizkuntzatan egiteko joerarekin bukatu eta antzerkia elebakarra izatearen hautua argia da. Horrek ere esan nahi du hitzari garrantzia handiagoa ematen zaiola.
Nahiz eta zuzendaritza artistikoa eraman, lan bakoitzean taula zuzendaritza beste batek eraman izan du. Zuzendari eta aktore lanak biak batera egitea gehiegizkoa da, eta kanpo begirada bat behar duzu. Horretaz aparte, beste profesional batzuen begirada eta gogoetak partekatzea ere ederra da.
Huts Teatroa gogoeta prozesu etengabe batean murgilduta dago. Alde batetik, herriari zer eskaini nahi zaion eta, bestetik, barnera begira hutsunearen zuloan amesten jarraitzen dugu, gure sorkuntzarekin herritarrei hutsik ez egiteko asmoarekin. Hutsak bete gaitzala. Hutsa funts. [54]