Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Utopia
Amaren aginduz, txikitan, Bizkaiko hiriburura beti igandeko jantziekin eta zapatekin joan behar izaten ginen, baina behin koskortu nintzenean zapatak alde batera utzi eta nire erara janzten hasi nintzen. Nahiz eta “nire erara” hori amaren gustukoa ez izan. Ni aldatu banintzen, zer esanik ez botxoa eta bere inguruak. Nire begietara Bilbo postindustrial hark bazuen bere xarma. Bizkaiko Labe Garaietako tximiniek ez zuten apenas kerik botatzen jada, eta zeru gorriak zeru grisari eman zion bide. Fabrika abandonatuak nonahi. Paisaia hark, hondamendiaren arkitektura hark, zirrara eragiten zidan. Arterako eszenografia paregabea. Ausiabartzaren poetika. Kartografia hura arakatzeari eta argazkiak ateratzeari eman nion denbora.
Erakusleiho hori begi aurrean, buruan zebilzkidan ideia batzuk ordenatu eta manifestu bat idatzi nuen. [13] Bilbo edo inguruetako fabrika abandonatu batean berrogeita zortzi orduko arte jaialdi industrial bat egin nahi nuen. Manifestua eskuz esku eta ahoz aho lagunen lagunei bidali nien, hiriburuan artearen inguruan zerbait eraginkorra pizteko asmoz. Abangoardiako arte eta ekintzak sortu.
Alde zaharreko Ronda kalean zegoen Likiniano liburu dendan jarri nuen hitzordua. Berrogeita hamar bat pertsona bildu ginen bertan. Denetariko iritziak plazaratu ziren eta dena ooooso asanblearioa izan zen, Madrilera joan nintzenetik, ahaztuak nituen gure herriko dinamikak. Lortu nuen talde bat engaiatzea eta Utopia kolektiboa martxan jarri genuen. [14] Taldekideen imajinazioari bide eman eta kolektiboaren izenari ñabardura bat ezarri genion. Handik aurrera u.t.o.p.i.a. deituko zen (Union Temporal o Permanente de Inquietas Almas).
Lehen jaialdia Barrikan egin genuen, “txintxilandia”ko etxe okupatuan. Eta denetarik egon zen: Jose Pablo Arriaga eskultorearen hitzaldia, Gaitzerdiren performancea, rock taldeak, musika teknoa… eta horretarako espazio ezberdinak moldatu genituen. Jaialdi txikia izan bazen ere, mamian kolektiboak bilatzen zituen helburuak gauzatu ziren. Buruari eragin, gorputza dantzan jarri, arte diziplina anitzak ezagutarazi eta harremanak eta topagune alternatiboak eraiki. Ez zen gutxi!
Bigarren jaialdia ostera, Portugaleteko gaztetxean egin genuen. Jaialdi honetan jende gehiago engaiatzea lortu genuen. Espazioa bera ere handiagoa izateak askotariko ekintzak gauzatzea ahalbidetu zigun. Komiki, fanzine eta artisautza postuak jarri ziren, rock taldeak, djak, performanceak eta antzerkia. Denetarik egon zen Utopiaren bigarren jaialdian.
Jaialdiez aparte bestelako jarduerak ere osatu genituen. Kalean ekintzak egitea Utopian zabaldutako beste fronte bat izan zen, kritika sozialerako eta buruak astintzeko balioko zuena. Komunikazioa Inkomunikazioa Bilboko Arenalean egin genuen ekintza izan zen. Komunikazioa versus inkomunikazioa gaitzat hartuz, hamar-hamabost bat pertsonak parte hartu genuen ekintzan. Buru koadratuak zituzten izaki inpertsonalak irudikatu genituen happening hartan, zentzugabeko koreografia eta ekintzak eraikiz.
Utopia proiektua Mina Espaziok irentsi zuen. Proiektuak beste bide bat hartu zuen eta kolektibo, talde eta norbanako berriak hasi ziren irekiko genuen espazio berrira gerturatzen. Baina Utopia izan zen Bilbon eraiki genuen arte underground eta kontrakulturaren hazia.