Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Antzerki ikastaroak ueun
1990. urtea. Iruñean, Larraona kolegioan antolatzen zituen Udako Euskal Unibertsitateak bere ikastaroak uztail bukaeran. Nik urteak eman nituen bertara joaten, lehen bietan ikasle bezala eta bospaseietan antzerki irakasle bezala.
Larraonako egonaldi haien oroitzapen ederra daukat. Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea ezagutzeko leku paregabea zen. Egunez jendeak burua astintzen zuen, eta gauez gorputza ere bai. Hango dantzek, festek, mundua aldatzeko gogoetek eta ekitaldi guztiek bazuten zerbait bizigarria, bazegoen udako ikastaro haietan zerbait ederra egiten zituena.
Elgoibarko Taupada antzerki taldeko Edurne Lasa eta Jose Mari Larrañaga eta Debako Goaz antzerki taldeko Lukas Dorronsoro izan ziren nire lehen antzerki irakasleak. Hauek ere herri antzerkitik etorriak, eurek ireki zidaten teatroaren formakuntzaren mundurako atea.
Lukasekin klaseak motelak ziren, zorroztasunez lantzen baitzituen antzerki testuen ahoskatzea eta dikzioa: testua ongi esatea, euskara garbian eta modu ulergarrian. Edurne eta Jose Marirekin aldiz, ariketa dinamikoagoak lantzen genituen eta gehiago izaten zen jolasetik. Beraien danbor magikoa oroitzen dut. Ekintza bat hasi aurretik kolpe bat edo bi jotzen zituela Edurnek, eta bukatzean berdin. Astean zehar landutako jolas eta inprobisazioetatik abiatuta azken egunean Larraonako beheko solairuan zegoen aretoan antzerki pieza bat emateko aukera izaten genuen.
Oroitzapen politak ditut, bai, estimatzen ditudan hiru irakasleenak, eta baita ueuko topaketenak ere. Euskal Herritik etorritako jende ezberdina biltzen ginen Larraonan, eta Bizkaitik haratago begiratzen eta gure herriaren kontzientzia konprometituago bat hartzen lagundu zidaten udako ikastaro haiek.