Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Teknikaren hezurduraz
Inprobisazio saioak batzuetan gogorrak izaten ziren. Irakasleak xaxatu egiten gintuen eta gure barne emozioetan eta bizipenetan murgiltzea batzuetan gogorra zen. Klasetik kaka bat eginda ateratzea ohikoa zen, mukiz betetako zapi bat bezala. Maisuak ez ziren edozerekin konformatzen, exijentzia maila altua zen. Gogor egiten ziguten emaitza onak ateratzeko, gure jokoa eta interpretazioa hobetzeko. Inprobisazioak mekanismo oso konplexuak ziren, eta irakasle eta ikaskideen aurrean aurkeztu aurretik egunak pasatzen genituen horiek prestatzen. Baina nola laburbildu egiten genuena?
Bi aktorek parte hartzen zuten beti, bat protagonista eta bestea antagonista. Bi aktoreen artean adostu behar zen zein zen protagonistaren nahia, zer nahi zuen, eta gatazka edo konfliktoa sortzeko antagonistak protagonistari ukatu edo ezeztatu egin behar zion nahi hori. Beraz, behin bien artean nahia adostuta, aktore bakoitzak etxean landu behar zuen inprobisazioaren eskema. Egunak ematen dira hori prestatzen, norbere bizipenetan sartzen eta esperientzia pertsonaletan arakatzen. Protagonistaren rola hartzen duenak eraiki beharreko hezurdura hau da: nahia, eskatzearen zergatia, lortzearen ondorioa, ez lortzearena, ekintza gertatzen den lekua, lekuak eragiten duena, beste aktorearekin duen erlazio emozionala, beste aktorearekin duen erlazio soziala (anaia, emaztea, nagusia, laguna…), ekintza gertatuko den lekura sartzeko arrazoia, sartzean daroan egoera animikoa.
Aldi berean, antagonistak inprobisaziorako landu beharreko eskema ondoko hau da, kontuan izan behar da antagonista inprobisazioa gertatzen den lekuan dagoela eta protagonista dela leku edo espazio horretara sartzen dena: protagonistarekin adostutako nahia —ezeztatzeko arrazoia, lortzearen ondorioa, ez lortzearena—, lekua —lekuarekiko erlazioa—, erlazio emozionala, erlazio soziala, aktibitatea edo jarduera —jarduera hori ez egitearen ondorioa—, urgentzia —orain eta hemen egiteko beharra— eta egoera animikoa. [9]
Inprobisazioarena pentsatzen dena baino eremu konplexuagoa da. Aurretik lan asko egin behar da inprobisazio bat egiteko. Inprobisazio horiek gure bizipenetatik abiatzen genituen beti eta gero pertsonaiaren egoerara egokitu. Horretarako, formula eta moldaketa deitzen diren mekanismoak baliatzen genituen. Baina, zer da formula? Zer moldaketa? Pertsonaia bizitzen ari den egoera norbere egoera baliokide batera, edo antzerako egoera batera, pasatzea. Horretarako, lehenago, eszenaren muina, esentzia, ulertu behar da. Eta horri formula deitzen zaio, eszena horren dna identifikatzeari. Behin eszenaren formula osatzen denean, moldaketa egiten da.
Pentsa beldurra antzeztu behar dugula. Hamlet antzezlanaren hasieran gaude eta guardia egiten ari den soldadu bat antzezten dugu. Bat-batean, hots batzuk entzuten ditu eta beldurra sentitzen du. Ni, ez naiz soldadua eta ez nago egoera horretan. Beraz, antzerako egoera bat irudikatzen dut. Azken finean, beldurra denok sentitu izan dugu, eta antzerako egoera bat bizi ahal izan dugu noizbait. Beraz, eszena horren antzerako egoera bat sortzen saiatzen naiz. Behin formula eta moldaketa paperean idazten direnean inprobisatzen hasten da eszena horren inguruan. Eszena hori sortzen, eraikitzen eta modu organiko batean bizitzen.
Inprobisazioaren teknika eszena bat ulertu eta disekzionatzean datza. Gaiari ondo heldu eta eszenaren arkua ulertzea beharrezkoa da, ondoren bizipen pertsonaletatik eta esperientziatik ateratako egoerak berreraikitzeko. Eszena bat egia batetik egitea eta taula gainean bizirik egotea bilatzen da, organikoa izatea. Teknikak horretarako tresnak proposatzen ditu, eta behin inprobisazioak landuta errepikak datoz. Eszenak behin eta berriz errepikatzen dira, zuzendariak, kasu honetan irakasleak, ezarritako ereduei jarraituz, emaitzara iritsi arte. Hiru urteko bide eta ikasketa horietan hezurmamitu ginen laborategiko aktoreak.