Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ONIK HELDU ZIREN?

 

 

Papurtu da etortzeko geneukan denbora.

Hagitz laburrago denez itzultzean bira,

oihanerako puskak batu beharko dira

deliberatzeko aldiak baduen nora.

 

Latin otoitz zaharrek zioten ora et labora:

sugerloju estuak geure lepoan tira;

zer egingo dugu orain haiei begira,

belaunaldi berriei so, lilura ala aztora?

 

Zertan bihur poema otoitz, otoitza auhen?

Etorkizuna magalean izan genuen;

noiz egin zuen jauzi hurkoaren altzora?

 

Okerka, bagoaz, bide okerretan gora.

Ezin jakin atzoko gure pozak non dauden:

onik heldu ziren, orain goazen basora?