Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

AZALAREN MINTZOA

 

 

Azaletik nago, agian; hots, ez burutik:

saiatzen naiz nire burua eskulpitzera,

eskatuz edo birsortuz laztan eta xera.

Azala pitzatzen zait bereiziz nia gutik,

 

azalak mantentzen du nire egoa zutik

noalarik ispiluari oparitzera,

jakin barik ote naizen atzoko berbera.

Ispilua, adiktoa da nire zukutik?

 

Borondatez noakio; berak higatzen nau.

Nola bizi zure baitan eta ez ukitu

hatza hatzarekin, nola egin azal-barau?

 

Azalduko dit inork noizbait paradoxa hau?

Mintza eni behingoz, azal! Bada zirrikitu

bat zure azaleran ihes egiteko gaur?