Neguko zirkua
Neguko zirkua
2005, narrazioak
232 orrialde
84-95511-74-6
azala: Xabier Gantzarain
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 
Neguko zirkua
Harkaitz Cano, 2005

“Liburu garrantzizko baten aurkezpena egitea egokitu zaidala kontziente naiz” esan zuen Jon Alonso idazleak Harkaitz Canoren Neguko zirkua ipuin liburuaz. “Neguko zirkua erreferentziazkoa izango den liburua da, bere garaian Sarrionandiaren Narrazioak izan zen bezainbeste, literaturtasunaren eta euskal prosa literarioaren bilakabidea markatzen duelako”.

      19 kontakizunek osatzen dute Harkaitz Canoren laugarren narrazio liburua.

bideoak:
Galtzaundi (2016-10-11)
kritikak:
Mahai ertzeko gonbidatuak, Igor Estankona, Deia, 2005-10-11
«Intimismoan lasaitasuna bilatzen duten hemeretzi ipuin definigaitz. Handik hortik hemendik bildutako txatalez osatutako hemeretzi ipuin definigaitz, bata bestearen ostean. Liburua oraindik bukatu barik balego bezala uzten zaitu neguko zirku zoro honek».
Gauzak erakutsi, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2005-10-14
« Lanbroen atzean txorien basoa, mendiaren atzean itsaso urdin eta argitsua bezala. Izan ere, ipuin batek ez ditu gauzak esan behar, ezta izendatu ere, erakutsi baizik. Harkaitz Canok egiten duena».
Neguko zirkua, Beñat Sarasola, EremuLauak.com, 2005-10-22
«Txundigarria izan da Harkaitz Canok gazte-gaztetandik izan duen idazteko erraztasuna; prosa aberats baina ulerterraza, hunkitzeko gaitasun eta imajinazio ikaragarria. Liburu honetan, baina, zailagoa izango da horrelako ezaugarriekin topo egitea».
Objektuen lirika, Ibon Egaña, Berria, 2005-10-25
«Errealitatearen eta bizitzaren kontzeptzio barne-muinetaraino estetikoa da Canoren literaturak eskaintzen diguna: esteta baten begirada. Hainbesteraino non bilduma honetako zenbait ipuinetan bezala, errealitate sozio-politiko mikatzera hurbiltzen denean ere errealitatearen alde estetikoa, ia-ia plastiko eta bisuala azaleratzen baititu».
Groucho liburua, Aritz Galarraga, Gara, 2005-10-29
«Idazle ugariren topaleku ere bada Neguko zirkua. Cortazar, Mirande, Carver dira Canok bere fikzioan bildutako gonbidatuetarik batzuk, zerbaitengatik eskerrak emateko afaltzera gonbidatzen den lagunaren antzera gerturatzen direnak».
Neguko zirkua, M. Egimendi, Aizu!, 2006-02-01
«Intriga nobela batek bezala harrapatzen du irakurlea liburu honek, ipuin baten irakurketak uzten duen barne giro tragiko-magiko edo poetikoari eusteko gogoa pizten baitio».
Ipuinok eta pertsonok desioen objektuak baitira/baikara, Mikel Asurmendi, Irunero, 2006-11-01
«Metaliteratura ere egiten du Canok. Eta ipuinon ezaugarri horretaz gain, gaurkotasun handikoak izatea dute berezko ezaugarri ipuinek. Finean eta funtsean, Canoren ipuinon bertutea literaturaren zigilua berarekin eramatea da».