Beti oporretan
Beti oporretan
2015, narrazioak
208 orrialde
978-84-92468-79-9
azala: Lander Garro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 
Beti oporretan
Harkaitz Cano, 2015

Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Zapuztu gaitzake ekaitzak, mehatxatu istripuak edo durduzatu ezustekoak.

      Nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Halaxe aurkezten dizkigu oporrak Harkaitz Canok ipuin-liburu honetan: hari deitu gabe hura iristea bat-batean: azken uda.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Gotzon Barandiaran (2016-05-21)
bideoak:
Sautrela (2015-12-04)
Hitzen Uberan (2015-11-27)
kritikak:
Oporrak, ditxosozko oporrak, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2016-01-02
«Harkaitz Canoren azken lanaren azaleko irudiak ezin hobeto laburbiltzen du barruko ipuinek, hamabi guztira, irakurlearengan eragiten duten sentsazioa: opor perfektuen kontu hori guztia Playmobil jostailu kaxa batean soilik aurkitu (eta errepresentatu) daitekeen zerbait da».
Oporrak eta bidaiak, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2016-01-16
«Oporraldia edonoren bizitzan ohikoa den garai bat baino zerbait gehiago da liburu honetan. Oporraldiak bizitza erdibitzen duen parentesiaren moduan uler daiteke, benetako bizitzarekin zerikusi handirik ez duena».
Nahikoa diferentea, Aritz Galarraga, Deia, 2016-02-27
«Beti oporretan honek harritzen gaitu berriz, onerako harritu ere —eta ez bakarrik Boeing 767 ipuinarekin—, aurkitzen dugulako Cano desberdin bat, ez beste bat, erabat; bai nahikoa diferentea, ordea, aldaketa egon dela igartzeko beste».
Oporren iluna gozagarri, Alex Gurrutxaga, Berria, 2016-04-24
«Estilo soil eta batzuetan zaurgarria darabil Canok ipuinotan, baina aldi berean oso poetikoa. Deskribapenetan zehatza da, metafora eta konparazioetan aberatsa —baina inoiz kargatua izan gabe—, eta umore eta gogoeta printzak tartekatzen ditu».
Canon-aren obturadorea sakatuta geratu zitzaion eskritorea, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2016-06-03
«Kontraste anitzeko jendartea da mendebaldarrona, eta halakoxe ere da Harkaitz Cano. Bere-berez nabaritzen den eskritorea».