Narrazioaren erritmoa, Jose Jabier Fernandez,
Euskaldunon Egunkaria, 2000-03-18
«Hitz, metafora eta sinboloz soilik osatutako liburua baino gehiago, Harkaitz Canok oraingo honetan irudietara eta horiek sortzen dituzten erreferentzi jokoetara jo du. Gure irudimena gramatikaz asetzeaz gain, Canok oraingo honetan irudiz ere hornitzen du».
Mamuen amarauna, Javier Rojo,
El Correo, 2000-05-03
«Narrazioa hari askotatik zabaltzen da eta azkenean badirudi hari hauek guztiak lotu eta amaiera koherentera heldu dela, irakurlearen neurriko amaiera eroso eta orekatura, alegia. Baina zerbait siniestroa dago amaieran, koherentzia ere itxura hutsa ote den susmoa».